Gogoak jarri eta klasifikazioa lortu
30 de Noviembre de 2014
Gaurkoan urdiñak partida polita eskaini digute. Etxean jokatzen zuten lehenengo aldiz eta esan beharra dago notarekin pasatu dutela gaurkoa.Hasieratik gogotxu irten dira jokalariak, eta argi ikusi da segituan partidua menperatzen hasi direnean. 0-2 jarri dira eta denbora luzean emaitza mantentzea lortu dute. Hala ere Danena taldeak ez du hetsi eta gol bat sartzea lortu dute. Partidu bukaera arte pittin bat sufritu du talde urdiñak baina azkenean puntuak lortu dituzte.
Bestalde gero bazkaria izan dugu taldekideak eta gurasoak eta giroa aparta izan dela aipatu behar dugu. ZORIONAK MUTILAK!!!!
Goleatzaileak: Markel eta Adei