Gaur ere (09-10-10) emaitza bikaina lortu du gure Ordizia-alebin taldeak. Taldea bitan banatu ondoren Eibarren bi talderen aurka futbolean aritu dira, 20 minutuko sei partida jokatuz. Talde bakoitzak 20 minututako hiru zati jokatu ditu.
10 de Octubre de 2009
Jokalariak talde batetik bestera aldatuz ibili direnez talde finkorik gabe jokatu dute Ordiziakoek.
Emaitzak:
ORDIZIA – EIBAR (3-0)
ORDIZIA – EIBAR (2-1)
ORDIZIA – EIBAR (3-2)
ORDIZIA – EIBAR (3-1)
ORDIZIA – EIBAR (3-0)
ORDIZIA – EIBAR (2-0)
Emaitza hauek ikusita laster antzeman daiteke nola jokatu duten… SEI ZATI, SEI GARAIPEN. SEGI HORRELA MUTILAK! Talde bizkor eta orekatua osatzen duzue.
ORDIZIAren golak (azken partidakoak ez daude sartuta): Xabier Zabala (1), Aitor Aranzabe (3), Josu Murua (1), Igor Diez (1), Raul Erauskin (3), Danel Calvillo (1), Asier Hernandez (1), Garazi Rejil (2), Ugaitz Serrano (1). Gola batek sartu arren taldearen jokoak balio du, golak sartzea bezain garrantzitsua bait da ez hartzea, ea beti talde lanean jarraitzen duzuen.