MUTRIKU 1 – ORDIZIA 2
Etapa pirenaiketan gabiltz, eta bigarren mendiko etapan Hiru puntuak zakura. Partida gogorra zai zegoena Mutriku aldean, Mutrikuk bere aukerak zituen hor goian mantentzeko eta Ordizia lehenengo postuetatik baztertzeko, eta ia lortu zuten bere helburua, bainan ia ia da, eta Igorren mutilak, zailtasunak zailtasun 2 eta batekoa ekarri zuten Ordiziaruntz. Nahiz eta partidaren osoan atzetik joan, azkeneko minututan urra balio duen garaipena lortu zuten. Bagoaz, pausoka, jarrera baikorra azaltzen denean talde gutxi izango dira gai Ordiziari irabazteko, beraz mantendu dezagun orain daramagun jarrera eta helburua gertuago edukiko degu. Datorren astean hirugarren “hors categorie” izango degu, liderra, Soraluze. Lehenengo itzulian probatu zuten ordiziarren jokoa eta kemena, ea datorren larunbatean platera errepikatzen duten. Dena den ez degu ahaztu behar martxa ez galtzea dela inportanteena. Bi aste barru, atzo Mutriku ia ia kanpoan gelditu zen bezala, beste talde pare bat izango dira aukerarik gabe geldituko direnak, gu lehenengo tropelan jarraitu behar degu Animo mutilak eta burua beti tente
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.