IKASBERRI 0 - ORDIZIA 1
Garaipen ederra Azpeitian gorengoen mailako Ordiziak lortu duena, aurreko astean Elgoibarren aurka eta Altamiran lortutako puntua ona eginez. Gustu txarra utzi zigun Elgoibarren aurka edukitako istripue, bainan gaur zein den Ordiziarren helburue garbi gelditu da: datorren urtean ohorezko maillan egotea. Bederatzi partida falta dira, lehia gogorra izango da eta urdinak hor daude, punta puntan. Maila honen ezaugarri nagusiena irregulartasuna da, zalantzarik gabe. Talde guztiak bolara onak eta txarrak izan dituzte, Ordiziak oraindik ez du bolara ona harrapatu eta bolada hau momentu hobenean helduko da. 2 urte barru 75, urteurrena ospatuko du Ordizia K.E.ak, eta ez dugu zalantzarik izan behar, goiko mailan ospatuko degu, seguro. Horretarako arerioa errespetatu eta gure helburue zein den argi erakutsi behar diogu: liga irabazi eta mailaz igo. Horretarako kemena eta borroka behar degu, emaitza izan beharrekoa izango da bainan, helburue lortzen ez bada, ez dadila izan bilatu ez degulako. Gaur egun pozgarrie izan da, zenbat bazkide eta zaletuei Ordiziak garaipena lortu duela esandakoan, irrifarra eta poza aurpegian azaldu dute, ez badirudi ere oraindik talde honek gure barneko sentimendu hoberenak esnatzeko gai da. Asteburu izugarria aurretik duguna. Eskerrikasko talde osoari, asteburu honetan bizitza alaitu gaituzuelako. AUPA ORDIZIA!!!!!!!!!
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.