Ordizia Kirol Elkarteko Futbol Sailak lehenengo urteko Alebinentzako, neska zein mutil, 1999an jaioak direnak, 2009-2010 denboraldian Futbol Eskolan parte hartzeko aukera izango dutela jakinarazten dizue. Eskola Urriaren hasieran jarriko da abian.
18 de Septiembre de 2009
Saioak astean ordu eta erdikoak, astelehenean 18.30etatik 20:00etara, edo asteartean 17:00etatik 18.30etara, edo ostegunean 18.00etatik 20.00etara izango dira, norberaren ordutegiaren arabera eta partaideen kopurua egokia bada. --------------
Xehetasun gehiago eskaintzeko eta izen-ematea bideratzeko asmoz, gai honen inguruan interesaturik egon zaitezketen gurasooi astelehenean, Irailak 21, arratseko 19.00etan Barrena Jauregian ospatuko den bilerara dei egiten dizuegu.