Reportaje fotografico del 2º Torneo Cadete OKE 28/12/2013
Lehiaketa ezberdinak atsedena hartu zutenez, asteburu honetan Ordizia K.E. ko zenbat talde torneo desberdinetan hartu dute parte. Ostiralak 27an Alebinak Ordiziako V. Torneoan paper txukuna bete zuen. Lehenengo partida Zarautzen aurka izan zuten eta nahiko patal jokatu eta gero 6 eta 1 galdu zuten. Bigarrengoan berriz, Errealaren aurka, lehiatzeko gauza izan ziren, ez zioten inongo momentuan partidari aurpegia galdu eta nahiz eta 5 eta 3 galdu, irudi ezin hobea eman zuten. Amaitzeko, 5 eta 6 garren postua erabakitzeko izan zen partidan, Beasainen gainetik pasa ziren, 7 eta 0 ordiziarren alde. Hodei Peñalverrek 4 gol egin zituen, Errealari egin ziona kontuan hartuz, 5 golekin goleatzaile nagusiaren garaikurra etxeruntz eraman zuen. Torneoaren finala Tolosa eta Zarautzen artean lehiatu zen, Tolosa gertatu zen irabazle 2 eta 0 irabazi ondoren. Hirugarrena Erreala izan zen eta laugarrena Zizurreko Ardoi K.E. Naparrek lehenengoz parte hartu zuten eta irudi ona emanda gero espero degu datorren urtean ere gure artean izatea. Larunbatean Ohorezko Kadetearen txanda, etxeko II. Torneoan, giro onez eta lehiakortasun osoz garatu ziren lau partidak. Lehenengoan Enrike eta Asierrenak 2 eta 0 irabazi zioten Eibarri, honela finalera pasa ziren. Beste aurrefinalean Errealak kostata Zarautzi aurre egin zion, 2 eta 1 irabaziz. Adostasuna eta penaltiak izango zirelakoan, donostiarrek bi minutu falta zirela lortu zuten markagailuari buelta osoa ematea. Hirugarren ata laugarren posturako Zarautz eta Eibar aurrez aurre, oso orekatua joan zen partida guztia eta Zarautz lortu zuen garaipena eta hirugarren postua. Finalean etxekoak eta Erreala. Urdinek aurreratu ziren Garaziren gol bati esker eta minutu pare bat falta zirela lortu zuten donostiarrek adostasuna. Penaltitan erabaki behar garailea eta hemen Imanol Arrospide sendo azaldu zen bi penalti geldituz, nahiz eta lehenengoa zutainak lagundu. Ordiziarrek lau penalti gol bihurtuz nahikoa izan zuten finala eta txapelketa lortzeko. Bi edizioak etxean gelditu dira. Amaitzeko beste berri ona aipatu behar, finaleko jokalari onenaren garaikurra Ugaitz Serranorentzat izan zen. Eta asteburua, larunbata beran eta igandean borobildu zen, Josean Zoiloren taldeak Irungo Landetxa klubak antolatutako torneoan bigarren postua lortu zuen. Aurten edizio berezia izan da, Gipuzkoara trenbidea 150 urte ailegatu zela osapatzen zen, irabazitako saria balore handiagoa hartzen du, Madrid, Palencia eta zenbat herritako talde parte hartu zutelako. Bigarren postua Real Union aurka jolastutako finalean lortu zuten, 1 eta 0 galdu eta gero, beraz Ordiziaren izen goi mailan mantenduz. Amaitzeko esan beharra dago Josu Lekuona torneoaren jokalari onena izan zela. Beraz zorionak emandako irudiagatik, bai Hodei, Ugaitz eta Josuri, bai talde guztiei. Hurrengo asteburu honetan liga izango da goi maila, jubenil eta ohorezko kadeteentzat eta Infantil Txikiak Errealaren torneo batean parte hartuko du, jokoan Aste Santuan Errealak berak antolatuko duen Nazioarteko torneoan parte hartzeko eskubidea irabaztea. Ziur nago Jon Ander Colonboren mutilak dena emango dutela eskubide hori lortzeko, animo mutilak.
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.