Futboleko Ordizia Kirol Elkarteak bazkideoi jakinarazi nahi dizue 2009-2010 denboraldirako abonamendu berriak banatzen eta bidaltzen ari direla.
16 de Septiembre de 2009
Era berean, Elkarteko azkeneko Batzordean hartutako erabakiaren ondorioz gizonezko eta emakumezko helduen abonamendua parekatuko direla jakinarazten da. Baita ere erabaki zan, jubilatuen txartela 65 urtetik gora aplikatuko dela. --------------Honekin batera bazkideoi jakinarazi nahi dizuegu datu basea eguneratu nahi dugula komunikazioa handitu eta hobetzeko. Hori dela eta zuzendaritzara posta-helbidea, helbide elektronikoa, jaiotze-data, telefonoa etab. helaraztea eskatzen dizuegu. Datu horiek ordiziafutbol@gmail.com helbide elektronikoaren bidez, 87 posta kutxaren bidez, www.ordiziafutbol.org bidez edo zuzendaritzako kideren bati datu-orria eskatuz eman ditzakezue.
Abonamendu berriak egiteko zuzendaritzako edozein kideri eskatu edo elkarteko posta elektronikora idatzi.