ORDIZIA 3 – BERGARA 0
Sasoia aurrera doan ahala, sailkapenak ondo baino hobeto erakusten du talde bakoitzaren balioa, eta argudio hau argi ikusi zen larunbatean Bergararen aurkako partidan. Ez zen partida borobila eta ona izan, bainan argi geratu zen zergatik ordiziarrak bigarren tokian doazen eta bergararrak azkeneko postuetan. Kostatu egin zitzaien, Enrike eta Asierren mutilei, zelaian ikusten zen nagusitasuna markagailuan isladatzen. Majina gol aukera sortu ondoren, Raulek zutoinera, Aritzek langa gainetik, Bingenek zutoinen ondotik, e.a., e.a., 34. minutuan aurreratu ziren ordiziarrek, jokaldi bikain baten ondoren Raulek partidaren oreka puskatu zuen. Bitartean kanpotarrek nekez lortzen zuten beraien zelai erditik ateratzea, Imanol ikusle bikaina zen zelai jokoan eta partida mota hauetan gertatzen den bezala, lehenengo golaren atzetik bigarrena etorri zen, ondo lotutako jokaldi batean, Iker Armendarizek baloi ezin hobea Aritzi utzi, eta honek, oraingo honetan, ez zuen barkatu eta bigarrena igo zuen markagailura. Bigarren zatia ildo beretik jarraitu zuen, dena den, bergararrek, agian etxekoen erlajazio apurrengatik, hobeto prantatu ziren zelai erdian eta aurre egion zioten urdinei. Oreka nagusi zelai erdian eta nahiz eta gol aukerak ez sortu, bergararrek lortu zuten emaitza eustea. Etxekoak ere gol aukera gutxigo sortu zuten bigarren denbora honetan, Raulek, falta zuzenez, hirugarren gola lortu arte. Gol honen aurretik partida erdi erabakita bazegoen ere, ordiziarren hirugarren golaren ondoren, akabo partida. Behintzat oraingo honetan ordiziarrek joko gainean jarraitu zuten eta ez zuten batere golik jaso. 3 – 0 y segundos en la clasificación, a 3 puntos de la Real y con mejor gol average. La semana que viene viaje a casa del colista, el Aretxabaleta, si continúan los de Enrique y Asier con la seriedad exhibida hasta la fecha, no cabe la menor duda de que el equipo llegará al derbi en condiciones de superar al líder, la Real Sociedad. Espectacular duelo el que espera dentro de 15 días, mientras tanto a traer los tres puntos de Aretxabaleta, si o sí. Aupa mutilak!!!! Orain arte bezala, “Siempre positivo, nunca negativo” Hasierako hamaikakoa: Imanol Arrospide, Markel Markos, Ugaitz Serrano, Iban Luque, Iraitz Garmendia, Garazi Regil, Raúl Erauskin, Josu Murua, Bingen Erauskin, Iker Armendariz eta Aritz Jauregi. Bigarren zatian, Asier Galdeanok Imanolen tokia hartu zuen, eta Oier Mendizabal eta Alberto Martinez, Bingen Erauskin eta Iker Armendariz ordezkatu ondoren, Anartz Sánchez eta Eneko Etxebarrietak, Garazi Regil eta Iraitzen Garmendiaren tokia hartu zuten zelaian. Martxa ezin hobea orain artekoa, ea hor goian jarraitzeko gai zareten.
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.