AMAIKAK BAT 1 – ORDIZIA 2
Nahiz eta partida irabazi eta Tolosan galdu, larunbatekoa orain arte izan den partida zailena, dudarik gabe. Batez ere zelai erdian eta aurrean, Amaikak batek talde gogorra dela erakutsi zuen, kontakto asko, borrokarako griña, intentsitatea, badirudi Debako taldeen ezaugarriak direla, larunbatean bertan eta Ordiziaren aurka jolastutako partidetan, gorengoen eta jubenil mailako taldeek erakutsi zuten bezala. Haiseratik jarri zen markagailua ordiziarren kontra, batere arrisku ez zuen jokaldi batean, Amaikak baten jokalari arriskutsuenak urre atera zuen gola eginez. 1 eta 0 eta Enrike eta Axierrenak bere jokoarekin hasi ziren, pixkanaka partidaren kontrola hartu zuten eta nahiz eta jokoa menperatu gol aukerak ez ziren azaltzen. Etxekoek, berriz, kontraeraso azkarrak antolatu zituzten, Bingen eta Iban larri ibili ziren etxeko aurrelari azkarra kontrolatu nahian. Kontraeraso batean Imanol Arrospidek golpe bat jaso zuen eta zelaia utzi behar izan zuen, Asier Galdeanok hartu zuen bere tokia. Aukera pare bat izan zuen Ordiziak partida adosteko, Oier eta Aritzen oinetan, baina aukera nabarmenena etxekoentzat izan zen, eztabaidagarri penaltia ordiziarren kontra, bainan debatarren kapitaina langa gainetik jaurti zuen baloia. Lehenengo zatia amaitu eta ildo berean hasi zen bigarrena, agian ordiziarrek gehiago zuten baloia, debatarrak fisikoki pixkat behera egin zuten, eta gol aukera gehiago sortzeko gai izan ziren eta etxekoen golaren antzekoa lortu zuen Markelek. Adostasunarekin markagailuan gero eta nabarmenago zen ordiziarren nagusitasuna, etxekoen arriskua 9 zenbakia bandan jarri zutenean amaitu zen, Iraitzek primeran eutsi zuen eta Josu zelai erdian jaun da jabe zenez, bela ailegatu zen Garaziren gola, izugarri polita. Hortik aurrera partida erabat kontrolatuta eduki zuen gure motikoak eta merezimendu osoz etorri ziren hiru punturekin Ordizira. Dos partidos quedan para el gran duelo con la Real, a priori partidos asequibles vista la trayectoria de Bergara y Aretxabaleta, pero cuidado con las confianzas, los partidos se ganan sobre el césped, respetando al rival y no menospreciándolo, hasta la fecha no hemos visto ningún partido con excesos de confianza, salvo en momentos puntuales, que no sean estos partidos reflejo de lo que comentamos, mostrando la ambición vista hasta la fecha el partido contra la Real será un partido para ganar el liderato. Hasierako hamaikakoa:Imanol, Markel, Bingen, Iban eta Rubio, Garazi, Oier, Raul, Josu, Anartz eta Aritz. Lehenengo zatian eta lesioa bat medio, Asier Galdeanok Imanolen tokia hartu zen, partida ona Asierrena. Atsedenean Iraitzek Anartzen tokia hartu zuen eta bigarren zatian, Iker, Eneko eta Alberto, Rubio, Oier eta Markelen ordez zelaiatu ziren.
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.