ORDIZIA 4 - ANAITASUNA 0
Pixkanaka forman jartzen ari dira Enrike eta Axierren motikoak. Aurrean talde garaia eta, itxuraz, sendoa. 25 minutu iraun zuen benetako lehia, Markel Markosek lehenengo gola egin arte, por tzierto, badirudi Diego Costak partida ikusi zuela, gauean Bernabeun gol antzekoa sartu zuen eta. Txantxak txantxa, kornerretan ahultasunak baditugula erakutsi ziguten azkoitiarrak, bi izkinako sakeak eta bi gol aukera, eskerrak Asier Galdeano bere tokian zegoela sare barrura zihoazten bi baloi harrapatzeko. 10 minutu beranduago area ertzean Bingenek baloia airean kontrolatu eta erortzen utzi gabe, zartakoa eman eta bigarren gola lortu zuen. 39. minutuan area ertzean, falta zuzena Ordiziaren alde eta Raul Erauskinek maixuki sartu zuen gola, izugarri ondo aterata eta izugarri gol polita. Horrela amaitu zen lehenengo zatia, eta hortxe bertan amaitu zen partida. Bigarren zatian, jokoaren kontrola etxekoek izan zuten eta 36. minutuan emaitza borobildu zuen Ugaitzek, ondo baino hobeto Bingenek ateratako kornerra buruz errematatu ondoren. En atención al Sr. Juez, recalcar el nivel de este equipo con un dato muy significativo: 8 goles a favor en dos partidos, y solamente un gol de los delanteros, 2 goles de Ugaitz le hacen máximo goleador, los otros 5 goles hechos por los centrocampìstas, en jugadas elaboradas, en faltas, en rápidos contraataques. Creo que este año vamos a disfutar de lo lindo. Y todavía Aritz y Garazi al 75%. Ganando y con recorrido, no podemos pedir más. Hasierako hamaikakoa: Asier, Iraitz, Ugaitz, Ibas, Eneko “Rubio”, Alberto, Josu, Bingen, Raul, Markel eta Aritz Atsedenean Aritzek Garaziri utzi zion bere tokia Bigarren zatian, Iker Armendariz eta Eneko Etxeberria “Rubio” eta Albertoren ordez zelaiatu ziren. Horrela segi, datorren larunbatean koxkorro bat izango dezue aurrean eta jokoa eta indarra beharko dezue. Aupa Ordizia!!!!
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.