ZARAUTZ 2 – ORDIZIA 4
Hasi da denboraldia Enrique eta Axierren mutilentzat, urtero bezala talde berria zelaian eta berreen artean urduritasuna nabarmen. Nahiz eta gol aukerak urdinentzat izan emaitza etxekoen alde jarri zan. 6. minutuan eta 12. minutuan Garazik eta Aritzek aukera ezin hobeak izan zuten markagailuan aurreratzeko, baina zarauztarrek izan ziren 1 eta 0koa markagailuan jarri zutenak 21. minutuan. Ez ziren behera etorri urdinak eta bere jokoarekin segi zuten, jokoa zelai erdian kontrolatuz eta kontraeraso azkarrak Aritz eta Garazin bidez burutuz. 27. minutuan korner batean baloia galduta ibili zen zarauztarren arten Ugaitzen burua azaldu zen arte, 1-1 eta justizia markagailuan. Jokoa ez zen liluragarria, atzeko partean zalantza ugari eta 2 eta 1 koa, Ibas eta Asierren arteko gaizki ulertu baten ondorioz bere atean egin zuen gola Ibasek. Berriro atzetik markagailuan, atsedenarte orekatua mantendu zen partida. Bigarren zatia erabat urdina izan zen, atzeko zalantzak zeharo desagertu ziren eta Ordiziak jokoaren kontrola hartu zuen eta behin eta berriro gol aukerak sortu zituen. 5. minutuan Aitor Bergantiñosek bigarrena egin zuen. Behin eta berriro zelai erdian baloia lapurtu eta Aritzen abiadura aprobetxatuz gol aukera sorta egin zituen Ordiziak. Lan bikaina zelai erdian. Eneko Etxeberriak eta Aritz Jauregik emaitza borobildu zuten. Oso ona emaitza eta oso ondo taldea, ez genuen Tiki takarik ikusi, bainan bai praktikotasuna. Eta azpimarratzeko infantiletik pasatako jokalari guztiak eman zuten maila, argi dago talde on bat dagoenean errazago egiten dela berrien moldaketa. Eta talde on baten aurrean aurkitzen garela isladatzen duen datua: 4 goletik aparte, 8 gol aukera sortzeko gai izan ziren gure gazteak. ZORIONAK guztioi eta bide berdinetik jarraitu. Hasierako hamaikakoa: Asier Galdeano, Markel Markos, Iban Luque, Ugaitz Serrano, Iraitz Garmendia, Garazi Regil, Oier Mendizabal, Aitor Bergantiños, Alberto Martinez, Bingen Erauskin eta Aritz Jauregi. Bigarren zatian: Eneko Etxebarrieta, Iker Armendariz eta Eneko Etxeberria, Iraitz, Aitor eta Albertoren ordez zelaiatu ziren.
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.