ORDIZIA 1 – LAGUN ONAK 2
Liderra pasa zen larunbatean Altamiratik eta ondo frogatu zuten zergatin dijoazten lehenengoak aurtengo kopa txapelketan, Erreala kenduta aurten Altamiratik pasa den infantil talderik hoberena izan da Lagun Onak, eta jokalari hoberenak ez zuen jolastu. Eta ordiziarrek aurten egin duen partida onena burutu zuten azpeitiarren aurka, partida serioa, joko ona, lehiakortasun sendoa, azaldu zuten Rubenenak. Lehenengo zatia joan etorriko jokoa izan zuen, erreserba barik, gol aukera gutxi baina futbol partida aurrean. Lehenengo 35 minututan ez zen markagailua mogitu, baina aukera ezin hobea sortu zuen Iheraik, lastima baloia langa gainetik ihesi ziola. Bigarren zatia lasaiago joan zen, baina politagoa izan zen hiru gol ilusteko aukera izan genuelako, lehenengoa ordiziarrena, korner baten Oierrek azpeitiarren aldaratzea jaso zuen eta ezkerkada baten bidez baloia langara bidali zuen eta Jon Galdeano gola egiteko zegoenenean atezainak penalti egin zion, Bingenen bota zuen eta 1 eta utsekoa igo zuen markagailura. 10 garren minutua zen eta bost minutu beranduago parragarri defendatutako korner batean Lagun Onakek banakoa egin zuen. Aurrera egin zuten ordiziarrek, ez ziren kokildu, bainan aurrean talde bikaina zegoen eta 25. minutuan 2 eta batekoa egin zuten. Izan zituzten Rubenenak gol aukera pare bat bainan ezin adostasuna Portu, merezitako adostasuna, bai orixe. Esandakoa, oso amaiera ona denboraldiari Altamiran emandakoa, gusto atera zen ikuslegoa. Gauza bat garbi ari da gelditzen, gure motikoei garapen fisikoa heltzen zaienean, zer esana emango dutela. Datorren larunbatean amaiera Amaika bat en aurka, aukera ezin hobea garaipen batekin bukatzeko. Aupa mutilak!!!! Hasierako hamaikakoa: Eñaut Zeberio, Ander Herrero, Julen Gartzia, Eneko Etxebarrieta eta Jon Linares defentsan, zelai erdian berriz, Mikel Moreno, Bingen Erauskin, Oier Mendizabal eta Iker Armendariz, aurrean Joseba Eskitxabel eta Iherai Martin zelaiatu ziren. Atsedenean, Iherai Martin, Ander Herrero eta Jon Linares, Jon Galdeano, Iñaki Arrese eta Anartz Sanchezi utzi zien beraien tokia. Bigarren zatian zehar, Iker Iturriozek Mikel Morenoren tokia hartu zuen, Aitor Bergantiñosek Iker Armendarizen ordez zelaiatu zen eta amaitzeko Oier Mendizabalek Eneko Etxeberriari utzi zion bere lekua.
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.