2009-VII-20an Altamiran elkartu da 2009-2010erako prestatzen ari den talde berria. Aldaketa nagusia bankilloan dago, Ruben Vazquez eta Javi Fernadez izango baitira taldearen arduradunak. Delegatua Gervasio izango delarik.
20 de Julio de 2009
Talde gaztea eta formaziokoa izan nahi du gure 2.taldeak, prozesu bat osatuz etenik gabe lehenengo taldera iritsi bitartean. Jokalarien artean talde erdia gutxi gora behera berria izango da. Jubeniletatik 4-5 jokalari igo dira, eta beste bost jokalari berri fitxatu dira: Adur Mujika, Borja Rebollar, Garikoitz Garmendia, Ander Arana, eta Eneko Mendia oraingoz. WEBaren argazkietan ikusi daitezke argazkiak.