ORDIZIA 1 – ORIOKO 2
Aretxabaletan lortutako emaitz ona, azkenean kontra etorri zen. Partidak ez dira bakarrik irabazten, ezin da areriora bere sailkapenaren arabera kontuan hartu, bestela gertatu beharrekoa gertatzen da: porrota. Hasieran oriotarrek nagusitu ziren eta 3. garren minuturako epailak pitatu ez zuen penalti bat jaso zuten, lehenengo abisue. Pixkanaka urdinak partidaren kontrola hartu zuten bainan opari eder bat egin ondoren, orain bai, penalti nabaria epailak pitatu zuen, ondorioa: 0 eta 1. Izan zuten urdinek bere aukera, bainan Aitor ez zen gai izan atezainak egindako oparia jaso eta gola egiteko. Ezinean bukatu zuten lehen zatia Rubenen motikoak. Bigarren zatia ildo beretik joan zen, baloia etxekoen oinetan mugitzen zen baina minik egin gabe, ez zuten gola aukera bakarra sortu eta kontraeraso baten oriotarrek bigarrena egin zuten. Aldaketa taktikoa prestatu zuen Ruben, Bingen aurrelari bezala ipini zuen, `bainan ezin golik egin. Jokoa kaxkarra, baloi galera ugari, eta abar. Azkeneko jokaldian Bingenek ohorezko gola lortu zuen. Espero dezagun ikasgaia ikasita dagüela, partidak irabazteko arerioa baino hobeto jolastu behar da eta arerioa baino borroka gehiago egin behar da, eta bigarren atal hau, borrokarena, oriotarrentzat izan zen partida osoan. Ez etsi eta ea Oñatin beste kemen mota bat erakusten dezuen, izan ba dezue eta. Hasierako hamaikakoa: Asier Galdeano, Anartz Sánchez, Alex Iraola, Julen Garcia, Eneko Etxebarrieta, Oier Mendizabal, Bingen Erauskin, Iker Armendariz, Aitor Bergantiños, Jon Galdeano eta Joseba Eskitxabel. Atsedenean Ander Herrero eta Mikel Moreno, Anartz eta Alexen tokia hartu zuten. Bigarren zatiko, 10. minutuan Aitorrek Iherai utzi zion bere tokie, 15. minutuan Iker Armendariz zelaia utzi eta Eneko Etxeberria zelairatu zen, amaitzeko 22. minutuan Itu Joseban ordez atera zen zelaira.
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.