You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

Batzar Nagusia

Comparte

Imagen principal noticia

ORDIZIA K.E. BATZARRA Pasa den ostiralean Barrenan Ordizia K.E.ko Ohiko Batzar Nagusia egin zen eta klubeko atal guztiek euren datuak aurkeztu zituzten. Eguneko gai ordenaren lehenengo puntuan aurreko urteko Batzarraren akta onartu zen. Ondoren aurkeztutako kirol memoria eta kudeaketa txostenak onartu zituzten, balantze orokorra ona izan zen, futbol atalean jubenil taldea Euskal Ligara igotzea eta Infantolak Ohorezko Infantiletara igotzea lortu zuten. Hirugarren puntuan bukatutako denboraldiaren gastu eta sarrerak aurkeztu eta onartu ziren, eta datorren denboraldiko aurrekontuak. Klubaren gastu orokorra 309,7M€koa izan zen, 308,1M€ko sarrerak izan ziren. Hurrengo denboraldirako aurrekontuak onartu ziren, gastuak murrizteko politika onartu zen gaur egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuz. Futbol atalak 146,3 M€ko gastuak izan zituen eta 141,2 M€ko sarrerak eta 2009/10 denboraldirako onartutako aurrekontuetan 137,9 M€ko sarrerak aurreikusten dira eta 140,5 ko gastua aurreikusten da. Laugarren puntuan Zuzendaritza Batzordeko aldaketak onartu ziren, hamar urtetan kudeaketa bikaina egin eta gero Miguel Jaureguik lehendakari postua eta Jon Urdangarinek idazkari postua utzi zuten eta azkeneko hamarkadan egindako lan handiagatik eskerrak eman zizkien Batzarrak. Lehendakari kargua Fernando Aranak hartu du, Lehendakariorde kargua Pitxu Zabalegik, Idazkari postua Iñaki Hidalgok eta Diruzain kargua Javier Aramburuk. Ez da aldaketarik izan zuzendaritzako beste batzordekideen artean. Galde-eskeen atalean, zuzendaritza batzordeak hala onartuta, bazkideen kuotak egokitu ziren, eta Bazkide Jubilatua izateko abuztuaren 1ean 65 urte beteta izatea. Batzar honen aurretik eta klubeko estatutuak kontuan izanda Ezohiko Batzar bat egin zen gai-ordenan gai bakarra izanik, gimnasia erritmikoarekin lotutako talde batek eskaera egin zuen , Ordizia KEn kirol espezialitate honi alta emateko, eta eskaera aho batez onartu zen.

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas