ARETXABALETA 0 – ORDIZIA 1
Bazuten gogoa Rubenenak mendekue hartzeko. Lehenengo itzulian 0 eta 1 irabazi zuten Debagoienakoak Altamiran eta txanpona bueltatu nahi zien urdinek. Ondo hasi zuten partida ordiziarrek baina ez zen denbora asko pasa Aretxabaletaren presioari ezker, urdinak larri ibiltzeko, baloia atera ezinik bere atearen ingurutik. Beldur geunden ikusleok, bainan pixkanaka Oier eta Bingen zelai erdia menperatzen hasi ziren, Oierrek baloia lapurtu eta Bingenek jolastu, orain eskubitik orain ezkerretik, ondo konbinatuz eta garrantzitsuena; gogoz defendatuz, gogoz erasotuz. Orain etxekoak ziren zelai erdia pasatzeko nahiko lan zutenak. Eta horrela azaldu ziren gol aukerak, bizpahiru aukera sortu zuten urdinek eta atezainak zergatik jaso duen hain gol gutxi erakutsi zuen. 0 – 0 amaitu zen lehenengo zatia, baina gehiago merezi zuten urdinek. Bigarren zatia kaxkar xamar hasi zuten gure mutikoek, oraingo honetan hobeto presionatzen zuten etxekoek, nahiz eta aparteko jokoa ez erakutsi baloiaren jabe egin ziren. Ordu laurdena iraun zuen parte hau, hortik aurrera zeharo aldatu zen partidaren martxa, joko zaparrada, ondo konbinatuz, paiteak, baloi luzeak, desmarkeak eta beste bizpahiru gol aukera nabarmenak, batez ere Anartzek Aretxabaletaren aldaratze bat jaso, bi defentsari izkin egin gerriarekin eta primeran Mikel Morenori baloia utzi zionean, honek zetorkion bezala jaurti eta han azaldu zen etxekoen jokalari onena: atezaina. Partida amaitzeko hiru minutu falta zirela, ezkerreko aldean falta bat atera zuen Mikel Morenok, motzean Bingeni utzi zion eta honen erdiraketa Iheraik buruz ukitu eta Oierrek ere buruz baloia sareetara bidaliz Ordiziaren gola lortu zuen. A ze poza!!! Hiru puntuak lortzeko egin zuten lana eta baita lortu ere. Oso gustora bueltako bidaia, ederra garaipena eta gauza bat argi gelditu zen: talde honek bere buruan sinesten duenean gai da aurren jartzen den edozeini irabazteko. Beldur esan dezakegu bigarren postua izan behar duela lehiaketa honen helburu, Lagun Onak urruti xamar gelditzen zaigulako. Aupa mutilak!! Datorren larunbatean oriotarrei itzuli behar diozue Orion jasotako jipoia, agian arraunean atzetik izango gera bainan futbolean ez, larunbateko grina eta gogoarekin jolastuz gero garaipena etxean geldituko da, seguro. Hasierako hamaikakoa: Eñaut Zeberio, Iñaki Arrese, Julen Garcia, Eneko Etxebarrieta, Iker Armendariz, Eneko Etxeberria, Bingen Erauskin, Oier Mendizabal, Aitor Bergantiños, Joseba Eskitxabel eta Jon Galdeano. Atsedenean Eneko Etxeberriak eta Julen Garciak Iker Iturrioz eta Anartz Sanchezi utzi zioten bere tokia. Bigarren zatiko 10. minutuan Joseba eta Aitor zelaia utzi eta Iherai Martin eta Mikel Moreno sartu ziren. 18. minutuan Ander Herreros Jon Galdeanoren ordez zelaiatu zen.
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.