ORDIZIA 4 – LAZKAO 1
Kopako Bigarren buelta hasi zen atzo ohorezko infantilentzat, Lazkaoren aurka eta aurreikusita zegoen bezala, garaipen erraza Rubenen mutilentzat. Gutxitan izaten dira partida hauek garbiak eta horrela hasi zen jokoa, urdinen nagusitasunekin bainan joko nahasia erakutsiz, saiatzen ziren gure mutilek baloia mugitzen bainan gol aukerarik sortu gabe. 22. minutuan hedu zen lehenengo gola, Ordiziak jokoa menperatzen zuen eta kontraeraso baten garbi ailegatu zitzaion baloia Lazkaoren atezainari, baina honek kale izugarri ba egin ondoren Jon Galdeanoren oinetan utzi zuen baloia, bi pauso eman eta ate libre libre zuela gola egin zuen. 5 minutu beranduago bigarrena ailegatu zen, hau bai, hau jokaldi bikaina izan zen, atezainatik, Asier Galdeano, hasita eta Iker Armendarizeraino, goleatzailea, helduz, baloia 4 ikututan ailegatu zen area batetik bestea eta ezin hobeto amaitu zuen Ikerrek jokaldia. 28.minutuan partidan amaiera, Bingenek baloia loratuz eta atezanairen laguntzaz hirugarren gola egin zuen, handik aurrera partidak interesa galdu zuen. Atsedenera 3 – 0 rekin heldu ginen. Bigarren zatia epelagoa izan zen 20. minutua heldu arte, jokaldi azkar batean lazkaotarrek bere gola egin zuten. Hurrengo minututan lazkaotarrek baloietaz jabetzen hasi ziren eta ikuslegoen artean kezka pixka bat sortzea ere lortu zuten , 4 minutu iraun zuen urduritasuna. 24.minutuan Anartzek motzean korner bat atera zuen, baloia Bingeni pasatuz, honek baloia atzera eta Aitorrek zetorkion moduan, baloia loratu eta atezainaren buruen gainetik, nabari da pilotan aritzen dela, 4. gola egin zuen. Hemendik aurrera gustoa ibili zen, Bingen aurrerari bezala eta Iheraik aurrelari izateko doahiak badituela erakutsiz, nahiz eta golik ez lortu aukerak izan arren, paitek eginez handik eta hemendik eta gol aukera dexente sortuz. Horrela joan zen partida amanerarte. Zorionak mutilak eta datorren larunbatean Aretxabaletara, ea lehenengo itzuliko emaitzari buelta ematen diozuen, merezi gabe irabazi zuten eta ez dira zuek baino gehiago, animo eta aurrera. Hasierako hamaikakoa: Asier Galdeano, Iñaki Arrese, Julen Garcia, Eneko Etxebarrieta, Jon Linares; Mikel Moreno, Oier Mendizabal, Bingen Erauskin, Iker Armendariz, Joseba Eskitxabel eta Jon Galdeano. Aldaketak: Atsedenean, Mikel Morenok eta Julen Garciak, Aitor Bergantiños eta Iker Iturriozi utzi zioten tokia. Bigarren zatian zehar, Ikerai MArtin, Anartz Sanchez, Ander Herreros eta Eneko Etxeberria, Joseba Eskitxabel, Oier Mendizabal, Jon Linares eta Iker Armendarizen tokia hartu zuten.
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.