ORDIZIA 2 - UROLA 1
Hasierako Ligan 5 eta 0 irabazi zieten zumarragatarrak urdinei, aurreko igandean 11 eta 2 Elgoibarri, giro horretan konfiantza osoz etorri ziren Zumarragatarrak Ordiziara. Ez dakit zenbat gol sartzea pentsatzen zuten, jipoi ederra hartu zuten. Partida orekatua hasieratik, ondo presionatzen zuten horiek eta Rubenen mutilei izugarri kostatzen zitzaien baloia kontrolpen atzetik ateratzea. Saiatzen ziren, bainan kostata heltzen ziren urolatarren area ingurura. Oso jokalari arrisku bat zuten, bainan bi karreratan akabo, auspoa amaitu egin zitzaion eta hor hasi zuen Ordiziak bere garaipena jorratzen. 20. minutuan bate arriskurik ez zuen falta baten ondorioz egin zuen Ordiziak lehenengo gola, Iker Armendarizek erdi erdira atera falta eta atezainak bere aurrean utzi zuen baloia, han azaldu zen Joseba buruz 1 eta utsekoa egiteko. Bi minutu gerogo, jokaldi polit batean baloia Iker Iturriozen anketara ailegatu zen eta honek zutoinen kontra bota zuen, berriro Joseba azaldu eta 2 eta utsekoa. Jokoa trabatuta jarraitu zuen eta Urolak bere lehen zatiko aukera bakarra sortu zuen, bainan han zegoen Eñaut Zeberio Urolaren jaurtiketa aldaratzeko. Bigarren zatia bide berdinetik jarraitu zuen, erdi zelaiaren borroka, oreka nagusi zelaiaren osoan. 2 eta 0 kin amaitu behar zuela zirudienez, 7 minutu partida amaitzeko falta zirela Urolak bere gola egin zuen. Izugarrizko emaitza ona Rubenen mutilentzat, pixkanaka mailari neurri hartzen doazte, gorakada nabarmena nahiz eta oraindik joko aldetik jorratzeko bidea izan, pase eta kontrol kaxkar gehiegi ikusten dira oraindik bainan dena ailegatuko da. Inportanteena mutilak ikasgaia besteen buruan ikastea, Urolakoek erraz irabaziko zutela pentsatzen zuten, eta ezin zaio aurkariari inoiz horrelako mezprezue azaldu. Hau da ikasi behar dezuena, partidak irabazteko ez dago arerio txikirik, eta lana egin beharra dago, bizitza honetan eta are gutxiago futbolean ez dago inor ezer opartitzeko. Aupa mutilak eta datorren larunbatean animo osoarekin Azpeitira, Urolari irabazi eta gero seguro beste era batera begiratuko dizuela azpeitiarrek. Zergatik ez hiru puntuekin etxera? Hasierako amaikakoa: Eñaut Zeberio, Iñaki Arrese, Bingen Erauskin, Eneko Etxebarrieta; Iker Iturrioz, Oier Mendizabal, Anartz Sánchez, Iker Armendariz; Aitor Bergantiños, Jon Galdeano eta Joseba Eskitxabel. Atsedenean Alex Iraola eta Mikel Morenok, Iker Iturrioz eta Aitor Bergantiñosen lekua hartu zuten. Bigarren zatian zehar Jon Linares, Ander Herreros eta Iherai Martín zelaiatu ziren.
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.