ELGOIBAR 1 – ORDIZIA 1
Esperantzarekin abiatu ziren ordiziarrek Elgoibarreruntz eta bat edo bestea mareatuta ailegatu izan arren, aise menperatu zuten Elgoibar, joko eta gol aukerengatik. Hasieratik baloiaren jabetza hartu zuten Rubenenak, jokaldi dexentetan baloia ondo mogituz, betiko borroka azalduz eta betiko maisutasuna erakutsiz. Ez ziren gol aukerak ailegatzen, bainan Oier eta Aitorrek erdi zelaian ondo asentatuta zeuden eta behin berriro baloia lapurtuz, pixkanaka, Elgoibarren area zapaltzen hasi ziren. Eta horrelako batean, Bingenen baloia berreskuratu eta eskubiko hegaletik baloiari zartako bat eman da ia gola egin zuen, atezainak estu estu baloia area txikian utzi eta Jon Galdeanok barrura. Ez zen gola markagailura igo, inork ikusi ez zuen jokoz kanpo epailak ikusi eta gola anulatu zuen. Ez ziren behera etorri erabaki horrekin eta handik bi minutara Bingenek izugarrizko asistentzie egin zion Jon Galdeanori, eta nahiz eta orain jokoz kanpo garbi izan epailak ez zuen ikusi eta ontzat eman zuen gola. Ez zuen gehiegi poza iraun, erditik atera eta jokaldi tuntún batean elgoibartarrek bana jarri zuten markagailuan. Lehenengo zatia ilusita ezin zen garaipena han utzi, baino…. Bigarren zatian kaxkarragoa izan zen joko aldetik, askotan bezala, bakoitzak bere aldetik planteatu zuen borroka eta taldean jokatzen ez denean, aio. Izan ziren gol aukera nabarmenak, jokaldi berean etxekoen atezainak izugarrizko bi geldiketa egin zituen, presioa, arrisque, planteamenduaren aldaketa Bingen aurrelari jarriz, baina ezin eta ezin. Puntu batekin etxea, nahiz eta askoz gehiago merezi izan. Ohitura bihurtzen ari den berritasuna izan zen ere, Iherai Martin atezain lanak utzi eta aurrelari bezala jokatu zuen, eta ez gaizki gainea, urduritasun puntu batekin lan dexente eman zien Elgobairreko defentsei. Hasierako hamaikakoa: Asier, Iñaki, Bingen, Eneko Etxebarrieta, Jon Linares, Mikel Moreno, Anartz, Oier, Jon Galdeano, Aitor eta Iherai. Atsedenean: Eneko Etxeberria eta Iker Iturrioz, Anartz eta Mikel Morenoren ordez zelaiatu ziren. Bigarren zatian Aitorrek Iker Armendarizi utzi zion bere tokia, Joseba Iherain ordez atera zen eta Julen Jon Linares ordez zelaiatu zen. Orain hiru aste atseden, aprobetxatu fisikoki hobetzeko eta berriro burrukara. Aupa mutilak!!!!!
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.