ORDIZIA 2 - ALOÑA MENDI 1
Azkeneko bi partidak galduta eta gero, garrantzi haundia zuen txantikuei irabaztea, kostata baina hiru puntuak etxean, aurtengo denboraldiaren helburua kopako finala jolastea da eta aukerak mantentzeko ezinbestekoa zen larunbateko partida irabaztea. Eskema berria Rubenek martxan jarri zuena, hiru defentsa, bost erdilari eta bi aurrelari, Alex eta Julen min hartuta zeudenez, Bingen izan zen zentral bakarra. Partida orekatua zihoan, gol aukera gutxi nahiz eta urdinek nagusitu jokoan eta ondo eramandako jokaldi batean ezin hobe amaitu zuen josebak, baloia sareetara bidaliz, Iker Iturriozek eman zion pase ezin hobea. Lehenengo zatia amaitzear zegoenean txantxikuek zutoinera bidali zuen lehenengo zatian izan zuten aukera bakarra, Iheraiek ez zuen batere lan izan. Bigarren zatian ez ziren gauzak gehiegi aldatu, joko nahasia, pase kaxkar asko eta gol aukera gutxi, eta horrela arrisku ez zuen jokaldi batean Iker Armendarizek, eskuinekin jaurti eta atezainaren laguntza ederrarekin 2 eta 0 ipini zuen markagailuan. Oñatiarrek arriskurik sortzen ez zutenez lasai asko ari ginen partida ikusten. Baina ezin egon sufritu gabe eta falta baten ondoren kanpokoek bere gola egin zuten, jokoa menperatzen ari ziren eta urduritasuna etxekoen artean. Zorionez, Rubenen mutilek ondo eutsi zioten emaitzari eta hiru puntuak etxean gelditu ziren. Gauzak dauden bezala, ezinbestekoa da datorren astean Elgoibartik hiru puntuak ekartzea, ez da erraza izango, talde guztiak oso antzekoak direlako, bainan borrokarako azaltzen duten borondatea mantendu ez gero garaipena ez da oso urrun ibiliko. Aupa mutilak!!! Eutsi gogor!!! Hasierako hamaikakoa: Iherai, Iñaki, Bingen, Eneko Etxebarrieta, Iker Iturrioz, , Eneko Etxeberria, Oier, Iker Armendariz, Aitor, Joseba eta Jon Galdeano. Atsedenen ondoren Mikel Moreno eta Anartz Sanchez, Eneko Etxeberria eta Iker Iturriozen ordez zelaiatu ziren, bigarren zatian Jon Linares Aitor Bergantiñosen partez atera zen.
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.