ORIOKO 2 – ORDIZIA 0
Urte bukaera kaxkarra izan ondoren azkeneko minutuan Aretxabaletaren aurka hiru pùntuak galdu eta gero, itxaropenez abiatu ziren ordiziarrek Orio aldera. Nahiz eta lehenengo zati ahul bat egin, izan zuen aukerak urdinek gutxienez gol bat egiteko, Aitorrek egindako jaurtiketa baten ondoren batez ere. Ez zuten oso joko ona egin baina Anartzek izan zuen aukera barruan duen futbola erakusteko, orain arte egin duen partida bikainena burutu zuen, lehenengo zatian batez ere. Animo Anartz segi bide horretatik. Oriotarrek ez ziren Rubenenak baino gehiago, ala ere jokaldi suelto baten bere gola egin zuten. Bigarren zati txukuna burutu zuten urdinek, nahiz eta haize bortitza kontran izan, gai izan ziren baloia belar gainetik ibiltzeko, konbinazio politak egin zituzten eta gol aukera bikainak sortu zituzten, eskerrak eman behar oriotarrek bere atezainari, bizpahirutan gogor saiatu behar izan zuen ordiziarren gola ekiditzeko. Bitan heldu ziren horidunek Eñauten ateruntz eta gol bat egin zuen. Aipatzekoa Asier Galdeanoren lesioa, atsedenean Eñaut sartu behar izan zuen bere ordez. Bigarren zatian Alex utzi behar izan zuen aduktore zain tiratu batekin. Hasierako hamaikakoa hau izan zen: Asier, Iñaki, Bingen, Julen, Eneko Etxebarrieta, Anartz, Oier, Alex, Iker Armendariz, Aitor eta Joseba. Aldaketak: Asier, Alex, Iñaki,Eneko Etxebarrieta, Joseba eta Aitor futbol zelaia utzi zuten eta beraien ordez Eñaut, Jon Linares, Eneko Etxeberria, Mikel Moreno, Jon Galdeano eta Iker Iturrioz zelaiatu ziren. Datorren larunbatean Aloñak bisitatuko du Altamira, ea bigarren garaipena lortzeko gai zareten motikok. Aupa Ordizia!!!!
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.