Igoera lortu dute Euskal ligara! Modu dotorean gainera!
01 de Junio de 2009
Gure Jubenil taldeak play-off bikaina jolastu zuen larunbaten bizkaitar eta arabarren aurka. Emaitza, denok dakigun bezala, honela geratu zen: 1. Ordizia, 2.San Martin eta 3.Santutxu.
Teorian, bizkaitarrak ziren onenak, baina ez zuten zorte handirik izan eta azkenak geratu ziren.
Ordiziarrek, nahiz dena alde izan -etxean jokatzeaz gain azkena hasten baitzen-, gehiegi fidatu edo lasaitezeko arriskua zuten; halere, gure taldeak ez zuen huts egin eta esan dezakegu joku txukunena beraiek egin zutela. Emaitzak ere parean joan ziren, beraz, zorionik beroenak taldeko guztiei, entrenatzaileei jokalariei eta zaletu guztiei!