LAZKAO 1 - ORDIZIA 2
Txapeldunen fasea jolasteko aukera ihes eginda gero, Urnietan 2 eta 0 galduta gero, atzo Kopa fasea hasi zen eta lehenengo partida Lazkaon aurka izan zen. Espero genuen partida “Zikina”, baino ez hainbeste, eta zikina ez joko gogorrengatik, Lazkaok borrokarako partidak proposatzen duelako baizik. Atzekaldean autobusa ipini eta kontraeraso jokoa erakusten du beti, horren aurka ikutu eta ikutu besterik ez dago eta Ordiziak defentsaren bizkarrean baloi luze jarriz ibili zen lehenengo zatian eta hor, haizearen laguntzaz, Lazkaoko atezainak ez zuen kalerik egin. Bai ordea Iker Armendarizek jaurtitako falta baten ondoren, baloia mantso mantso heldu zen atezainaren eskuetara bainan kale egin zuen eta Ordiziak gola sartu zuen. Benetan atezain ona da, bainan oraingo honetan ez zen oso fin ibili. Handik gutxira, jokaldi azkar batean Jon Galdeano atezainaren aurrean plantatu eta bigarrena egin zuen. Nahiz eta bi golen diferentzi eduki ez ginen oso lasai, bigarren zatian haizeak Lazkaon alde jotzen zuelako. Lehenengo zatian bezala, baloiak aurrelariak baino korrika gehiago egiten zuen eta Iherai azti ibili zenez ez ziren gol aukera asko ikusi etxekoen alde. Etxekoek aurreratu egin zituzten bere lerroak eta horrek aukera eman zien urdinei kontraeraso azkarrak sortzeko, egia esan epailaraen laguntzaz bizpahiru jokoz kanpo garbiak ikusi ez zituelako, bainan Iker Armendarizek ez zuen bere eguna. Zegoen haizearekin, joko narratxa, bote asko, gaizki kalkulatutako saltoak, baloia ezin kontrolatu, falta asko, jokoa eten da, oso joko itxusia ikusleentzat. Eta horrelako batean Lazkaoren gola, nahiz eta joko aldetik gauza handia ez erakutsi, borrokaren bidez badakite bere aukerak sortzen eta korner batean oso aukera ona sortu zuen enpatea lortzeko, zorionez, errezena baloai ate barruan sartzea zenean langa gainetik joan zen Urrak egindako rematea. Eta gauza oso garbi ez zegoenen sufrimendua bukaeraino. Atzo lortu zen inportanteena, garaipena. Hiru puntu eta lidergoa. Hurrengo partida Aretxabaletaren aurka, Gipuzkoako historiko bat eta zentzu honetan talde polita izango du Ordiziak: Amaikak Bat, Lagun Onak, Aloña Mendi besteak beste osatzen dute taldea, ez da erraza izango bainan helburua garbi dago zein izan behar den, joan zen urtean bezala Kopa txapeldunak izatea. Animo mutilak eta segi lanean joko onoa etorriko delako. Aupa Ordizia
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.