You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

Jubenilen Playoffa

Comparte

Imagen principal noticia

Larunbatean arratsaldeko 4:30ean hasiko da jubenilen Playoff triangularra. Lehenengo partidua arabarrek eta bizkaitarrek jokatuko dute, San Martin-Santutxu B. Ondoren, 5:30etan, gure mutilen txanda izango da. Denboraldi bikain baten ondorioz playoffa jokatzeko sailkatu dira gure gazteak. Mailaz igotzea lortzen ez badute ere, oso denboraldi bikaina izango litzateke.Hori bai,aurtengo playoff-ean talde bat izan beharrean bi dira mailaz igotzen direnak, eta gainera etxean jokatzen da. Horregatik, aukera bikaina dugu denboraldiari amaiera ezin hobea emateko. Hemendik gure mutilak zoriondu nahi ditugu aurten ikusi ditugun partidu zoragarriengatik eta bestalde jende guztia gonbidatzen dugu gure gazteak animatzera etor daitezen, arratsalde eder bat pasa eta denon artean denboraldia ahalik eta hoberen amaitzeko.

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas