ORDIZIA 0 – TOLOSA 1
Aukera ezin hobea Rubenen mutilen garapena konprobatzeko, taldeko bigarren taldearean aurrean. Beldur ginen partida honen aurrean, tolosarrek maila handia dute eta erronka galanta zuten Rubenen mutilak partida aurrera atera ahal izateko. Partida osoa izan zen orekatua, zelai erdian planteatu zuen partida Rubenek eta zeharo asmatu zuen. Tolosarrek, beti bezala, baloia, alde batetik bestera ondo mogituz aritu ziren eta urdinak zelaian ondo kokatuta nahiko errez kontrolatu zuten partida. Teknikoki hobeto ari ziren tolosarrak baina aukera hobenak Aitor eta Iker Armendarizek izan zituzten bi kontraeraso azkarrak burutuz. Dena den, gola tolosarrek egin zuten, epaila laguna izan zuten, golaren jokaldia izan ez zen falta baten ondoren etorri zelako, sorte pixka bat izan zuten tolosarrek, areaz kanpotik egindako jaurtiketa on baten ondoren etorri zelako. Jokoa erabat menperatu zuten tolosarrek lehenengo zatian nahiz eta gol aukera nabarmenak ez sortu, Eñautek oso lan gutxi izan zuen bere atea zaintzen. Bigarren zatian, berriz, ordiziarrek jokoaren kontrola orekatzea lortu zuten, taldearen lerro guztiak aurreratuz zenbait minututan joko osoa tolosarren zelai erdian burutu zuten ordiziarrek, aukera garbiak sortu ez arren, jokoa urdinen anketan agertzen zen. Bi aukera garbiak partida adosteko izan zuten mutikoak, Iker Armendarizek enpatea lortzeko aukera ezin hobea izan zuen, falta atera eta baloia ateko eskuadrara zihoanean, atezainak justu justu atera zuen baloia, gola ekidituz. Tolosarrek noiz behinka kontraeraso azkarrak egin zituzten eta Eñauti aukera eman zioten atezain bikaina dela erakusteko. Tolosarren kontraeraso azkar batean primeran eutsi zion aurrelariari eta modu ezin hobenean aldaratu zuen jaurtiketa. Taldea goruntz doa eta badu txapeldunen faserako klasifikatzeko aukera, horretarako Ostadarrek Urolari bere partida irabazatea espero dugu, ziur gaude Ruben eta Yasssinen mutilak Urnietari irabazteko barruan duten guztia jarriko dutela. Dagoeneko edozeini irabazteko gai zeatela erakutsi dezue, beraz Urnietara garaipena lortzeko asmoarekin joan behar zarete datorren larunbatean. Aupa Ordizia!!!!! Datorren larunbatean egungo final izango dezue eta badakizue final bat irabaztea zer den. Animoooooooooooooo!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.