OSTADAR 0 – ORDIZIA 1
Bigarren partida Rubenentzat eta bigarren garaipena, hori bai dexente jasanda gero. Beharrezkoa zuten garaipena eta nahiz eta azkeneko momentuan lortu, Eneko Etxeberriaren golak bizitza eman dio taldeari. Oso orekatua izan zen partida, dena den aitortu beharra dago lehenengo zatia etxekoena izan zela, nahiz eta beste munduko jokoa ez erakutsi bizpahiru abagune ederra sortu zituzten Ostadarrekoek. Urdinen aldetik aukera pare bat besterik ez, oso partida taktikoa planteatu zuen Rubenek eta jokoa erdi zelaian garatu zen batez ere, hori bai, gure mutilek ederki bete zuen entrenatzaileak agindutakoa, borrokarako prest agertu ziren eta izardi pilo bat bota zuten. Bigarren zatia itxura bedina hartu zuen, diferentzi bagtekin, 10 megtro aurreago defendatuz arriskua murriztu egin zen, erdi zelaian mantendu zuten baloia eta aukera gutxi bi ateen aurrean. Horrela joan zen partida oso eta bost minutu partida amaitzeko falta zirela, Eneko Etxebarrietak Iker Armendarizi baloia eman alboko sake batean, Ikerrek jon Galdeanori eman eta honek defentsa osoa beregana ekarri eta baloia eskumara irekiz aukera ezin hobea eman zion Eneko Etxeberriari eta honek baloia ondo gurutzatuz sare barrera bidali zuen. Aurretik markagailuan eta sufrimendua bukaerano eta epailak bere ondar alea jarri zuen Iherai Martini inoiz pitatzen den falta pitatu zionean, area barruan. Etxekoek ez zuten lortu partida berdintzea eta ordiziarrok partidaren amaiera eske bukatu genuen. Garrantzi handiko hiru puntu, nahiz eta zaie izan, posible da oraindik 5. postua lortzea, horretarako Tolosari irabazi behar zaio, taldea lehiakorragoa da orain eta ondo egingo dute Tolosarrek konfiatuta etortzen ez badira. Animo mutilak, hartu dezuen bidetik jarraitzen badezue urrutira helduko zarete. Eta lerro hauek aprobetxatuz zorion bero bat Bingen Erauskin eta Iker Armendarizi Irungo krossean betetako lanagatik, Bingen irabazlea gertatu zen eta Ikerrek 11. postua lortu zuen. ZORIONAK!!!!!!!
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.