ORDIZIA 4 – LAZKAO 0
Kunplitu zen esaera, entrenatzaile berria garaipen segurua. Lehenengo partida Ruben aulkian eserita eta beharrezko garaipena infantilek lortutakoa. Nahiz eta azkenekoa izan Lazkao ez da inoiz aurkari erraza izaten, espero genuen bigarren garaipena bainan beti gelditzen da zalantzaren bat. Oso ondo hasi zuten partida Ruben eta Yassinenak, baloia mogituz, toke bat edo bitan, aspaldian ikusi gabe genuen eran eta horrelako konbinazio eder batean ailegatu zen Iker Armendarizen gola, baloia hegaleraino bidali eta han Mikel Morenok erdiraketa bikaina atera zuen eta Iker defentsari aurre hartuz abantaila lortu zuen. Pixkanaka partida behera etorri zen, baina urdinek erabat kontrolpean zuten partida, eta nahiz eta jokoa ona ez izan, taldeak bere lekua gordetzen zuen eta zenbat aukera sortu zuen. Horrela falta zuzen batean Bingenek langara bidali zuen baloia. Bigarren zatia traza bedinekin jarraitu zuen, jokoa hobetuz minutu pare baten 3- 0 aurreratu ziren Rubenenak, Oierrrek egindako bi goli esker, lehenengo buruz ondo amaituta bigarrena. Abantail nabarmen honekin jokoa lasaitu egin zen eta aldaketak egiten hasi zen entrenatzailea, ala ere ez zen jokoaren maila jeitsi, Ordiziak erabat kontrolatu zuen jokoa, eta kontrol horren emaitza berehala heldu zen, Aitorrek Bingeni baloia bikain utzi eta honen zartakaoa, 30 bat metrotik, zuzenean ate barruan sartu zen. Gol bikaina benetan 12 urteko motiko batentzat. Hortik aurrera ez zen partidarik izan, inportante oso lortutako hiru puntuak, sailkapenean goruntz egiteko eta motikoen autoestima ere goruntz egiteko., Ez dute oraindik barruan duten guztia erakutsi baina bidea jorratzen hasi dira. Larunbatean erakutsitako gogoa eta kemena mantentzen badezue urrutira helduko zarete. Zorionak denori eta datorren astean Ostadarri behar bezela aurre egitera. Hasierako amaikakoa: Asier Galdeano, Arrese, Bingen, Julen eta Jon Linares, Mikel Moreno, Eneko Etxeberria; Aitor Bergantiños, Oier Mendizabal eta Iker Armendariz, aurrean berriz Joan Galdeano. Oraingo honetan ez zen atezainaren aldaketarik Egon, bigarren zatian Eneko Etxebarrieta, Joseba Eskitxabel, Iker Iturrioz, Anartz Sánchez, Alex Iraola eta Ander Herreros zelaiatu ziren. Aupa Ordizia!!!!
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.