UROLA 5 - ORDIZIA 0
Ostegunean ospatu zen partida, Argixaon eta oker xamar joan zen partida hasieratik. Urolak tinko hasi zuen partida urdinak bere area barruan sartuz. Dexente kosta zitzaien Petxa eta Yassinen mutilei partidan sartzea. Eñaut atezaina bikain hasi zuen partida bainan Urolakoek bere físikoa aprobetxatuz erraz jarri ziren 2 eta 0 irabazten. Pixkanaka urdinak lerroak luzatzen hasi ziren eta 25. minuutuan Oierrek lehen jaurtiketa egin zuen, hobeto ari zirenean etxekoek hirugarrena egin zuten eta partida hor amaitu zen. Bigarren zatian gure motikoek partida menperatu zuten, baloiaren jabetza, gol aukerak, presioa, bainan golak etxekoentzat eta horrela amaitu zen partida, 5 eta 0 Urolarentzat. Partida Petxaren agurra izan zen, arazo pertsonalak direla medio taldea utzi egin du eta bere ordez eskarmentu handiko gizona, Ruben Vazquezek hartuko du taldearen zuzendaritza. Mila esker Josema eta mila esker Ruben, lana bermatuta dago orain motikoen erantzuna beharrezkoa da aurtengo martxa kaxkarrari aurre egiteko. Gogoa badute, ea sorte pixka batekin beste itxura ematen dioten aurtengo denboraldiari. Hasierako hamaikakoa: Eñaut Zeberio, Jon Linares, Alex Iraola, Iñaki Arrese, Eneko Etxebarrieta, Aitor Bergantiños, Oier Mendizabal, Bingen Erauskin, Iker Armendariz, Jon Galdeano eta Joseba Eskitxabel. Bigarren zatian, Asier Galdeano, Iker Iturrioz, Mikel Moreno, Julen Garcia eta Ander Herreros zelaiatu ziren Eñaut Zeberio, Eneko Etxebarrieta, Alex Iraola, Jon Linares eta Joseba Eskitxabelen ordez. Datorren asteburuan Lazkao Altamiran izango degu, aukera ezin hobea irabaztea zer den jakiteko. Badakizue, garrantzitsuena hasieratik amaierarte borroka egitea da, tinko eta atsedenik gabe. Aupa urdinak, burua tente eta aurrera!!!!!!!
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.