ORDIZIA 0- REAL SOCIEDAD 6
29 de Octubre de 2012
Errealaren bisita espero zen bezala osatu zen, diferentzi nabarmena bi taldeen artean. Oscar Peregrinak zuzendutako taldea Gipuzkoako selekzioa dela erakutsi zuen. Ez zioten aurpegia galdu urdinek partidari, bainan aldea nabarmena zegoen bi taldeen artean.
Bigarren minuturako 0 – 1 markagailuan, bigarrena eta hirugarrena lehenengo zatiko azken 5 minututan. Egia da kosta egin zitzaiela txuri urdinei markagailuan bere baloi jabetza isladatzea, baina jaun da jabe agertu ziren. Petxaren mutikoak esforzu físico haundia egin zuten, gutxienez entreno físico gogorra osatu zuten.
Bigarren zatia ere historio berdinarekin joan zen, zelai erdian jolastu zen partida osoa eta rondo luze bat egin zuten donostiarrek. Egia esan emaitza gogorragoa espero genuen eta azkenean emaitza “txukuna” lortu zuten urdinek. Beasain eta Hernaniren kontra azaldu ez zen borrokarako grina azaldu zen larunbatean Altamiran, hau izan zen positiboena, gure mutikoek izan zuten jarrera. Eta hemendik aurrera hori da mantendu behar dutena, jarrera borrokarako eta jokua azalduko da, orain arte azaldu ez den jokoa. Oraindik aukera ba dago lehenengo bosten artean gelditzeko, hori da helburua.
Animo mutilak eta dena ematen badezue lortuko dituzue emaitz onak.
Hauek jolastu zuten:
Asier Galdeano, Iñaki Arrese, Bingen Erauskin, Julen Garcia, Eneko Etxebarrieta, Eneko Etxeberria, Aitor Bergantiños, Oier Mendizabal, Iker Armendariz, Joseba Eskitxabel eta Jon Galdeano.
Atxedenean lau aldaketa izan ziren: Eñaut Zeberio Asier Galdeanoren ordez atera zen zelaira, Jon Linares Eneko Etxebarrietaren ordez, Alex Iraola Julen Garciaren ordez Mikel Moreno Iker Armendarizen ordez eta 46 minutuan Iker Iturrioz Eneko Etxeberriaren ordez zelairatu zen.