ORDIZIA 3 – EUSKALDUNA 1 : HASIERA EZIN HOBEA LEHEN GARAIPENA LORTUZ
Hau izan zen hasierako hamaikakoa: Iherai, Jon Linares, Alex, Bingen eta Eneko Etxebarrieta, Mikel Moreno, Oier, Eneko Etxeberria eta Iker Armendariz, aurrean Aitor eta Joseba. 23. minutuan Josebak, min hartuta, Jon Galdeanori utzi zion bere lekua. Atsedenean hiru aldaketa: Julen Garzia Eneko Etxebarrietaren ordez, Iñaki Arrese Mikel Morenoren ordez eta Asier Galdeano Iherai Martinezen ordez atera ziren. Bigarren zatian, 10. minutuan Iker Iturrioz Eneko Etxeberriaren ordez zelaiatu zen eta 13. minutuan Jon Linaresek Ander Herrero utzi zion bere tokia. Golak: 13’ Josebak kontraeraso azkar batean lehenengo gola lortu zuen 33’ andoaindarren defentsan akats nabarmen baten ondoren Aitorren bigarrena egin zuen. 47’ Jon Galdeano area barruan sartu arerio guztiak atzekalden utzita eta hirugarren gola lortu zuen. 51’ andoaindarrek bere gola lortu zuten Lehenengo partidan lehenengo garaipena, hasiera ona aurtengo denboraldiari. Jokoa ez zen oso ona izan, bainan andoaindarrek beti egoten dira borrokarako prest eta Yassine eta Petxaren motikoak arlo horretan ere jaioak direla azaldu zuten. Lehenengo zatian erabat menperatu zuten jokoa ordiziarrek, 9. minutuan etorri zen lehenengo aukera, falta jaurti Bingenek eta atezainak ikutu ondoren baloia langara joan zen eta urrengo jaurtiketa, Iker Armendarizek zutoinera bidali zuen. Handik gutxira oso kontraeraso polit batean Josebak erabat asmatu zuen atezainaren irteera gaindituz. Nahiz eta joko oso garbi ez izan, ordiziarrek maisuak ziren eta ondo aprobetxatu zuen Aitorrek atezaina eta defentsan arteko gaizki ulertu bat, gol de “pillo” Aitor. Bigarren zatia orekatuagoa izan zen, Jon Galdeanok hirugarrena egin ondoren, batez ere. Urdiñek ez zuten arazo handiegi eduki garaipena lortzeko, bainan andoaindarrek bere gola egin ondoren jokoaren agintea hartu zuten eta estuasun pixka bat pasa arazi zieten ordiziarrei. Zorionak eta ea lortzen dezuen bigarren garaipena Hernanin. Aupa Ordizia!!!!!!
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.