ZUBIETA 4EAN IZANGO DA FINALA ORDIZIA ETA EKINTZA ARTEAN
17 de Mayo de 2012
Aurrera jarraitu baino lehen azkeneko kronikan sartutako anka atera beharrean nago, Oier Mendizabali eman nion gol bat, ez zen bera izan, Iker Armendariz baizik. Akatsa zuzendua.
Ez dute Imanolek eta Yassinek talde osoa izango datorren larunbatean Ekintzari aurre egiteko. Zubietan jolastuko den partidan ez da Jon Galdeano izango, ez du bere mindutako behatza berreskuratzea lortu. Animo Jon, etorriko dira aukerak futbolean aritu eta gozatzeko.
Joseba Eskitxabel ere ez dago bere %100ean, belauna minduta, duen gogoarekin seguro dituela minutu batzuk finaletaz gozatzeko.
Beste guztiak prest, borroka eta barruan daramaten futbola erakusteko, dakiten bezala jokau ez gero, ez da garaipena oso urrun ibiliko.
Animo mutilak eta Aupa Ordizia!!!