AZKEN GARAIPENA FINALAREN AURRETIK
14 de Mayo de 2012
Kostkasen aurka 0-3 irabazi ondoren emaitza zabala lortu zuten Imanolenak larunbat honetan. Aurreko partida goitik behera menperatu zuten urdiñek, Iker Armndariz, Aitor Bergantiños eta Anartz Sanchezen golei esker, benetan hiru gol ederrak izan ziren.
Leintzen aurkako partida erreza izan zen gure motikoentzako, lehenengo zatian, arrasatearen atezainaren laguntzarekin, egia esan, 3 eta 0 aurreratu ziren, Aitor Bergantiños, Joseba Eskitxabel eta Mikel Moreno izan ziren goleatzaileak. Partida amaitutzat eman ziteken arren ederragoa izan zen bigarren zatian, fisikoki behera etorri ziren goidebarrak eta urdiñak alde guztietatik eta era guztietan erasotu zuten arrasatearren atea. Beste lau gol ailegatu ziren, baloia hiru aldiz langara bidali zuten ordiziarrek eta majina aukera sortu zuten. Goleatzaileak Eneko Etxeberria, Iker Iturrioz (izugarri polita bere gola), Mikel Moreno eta Oier Mendizabal izan ziren.
Entrenamendu bikaina final aurretik. Larunbatean ez da hain erreza izango. Andoainen lekua ez dagoelako, azkenean Zubietan izango da finala. Toki ederra dakizuen guztia erakusteko.
Gogor entrenatu eta dena ematen badezue garaipena zuena izango da.
Aupa mutilak!!!!