FINALERAKO BIDEAN GELDITZEN ZEN PARTIDA ZAILENA ONDO IRABAZI ZUTEN IMANOLENAK
Finaleko bidean jarraitzen dute Imanolenak. Joan zen larunbatan Urkiren aurka jardu ziren ordiziarrak, finaleko bidean gelditzen zen oztopo haundina eta maisuki jabetu ziren hiru puntutaz. 2 eta 4 izan zen emaitza eta ondo merezitako garaipena ekarri zuten Ordiziaruntz. Lehen zatia bikaina jolastu zuten, denboraldiko partida onena, alegia: intensidadea, abiadura, borroka, jokoa eta golak, 0 eta 2 aurreratu ziren. Lehenengo gola Josebak egin zuen Urkiren defentsaren erru bat aprobetxatuz. Bigarrena berriz, falta baten ondorioz heldu zen, Iker Armendarizek egin zuen gola. Urkik aukera bakarra sortu zuen zati honetan eta han zegoen Eñaut partidako geldiketa egiteko. Bitartean hotza eta euria denontzako. Bigarren zatian markagailuari buelta emateko asmoarekin atera ziren etxekoak, geixeago urbiltzen ziren Iherairen ate ingurura, ez zuten aukera garbiak sortzen baina area inguruan sarriago mogitzen ziren. Bestalde epailak bere aktuazio pertsonala hasi zuen, bere lehenengo partida zen eta benetan igarri zitzaiola, txilibitue bera ez zuen aproposa, ez zen inoiz aditzen eta askotan ez zuen jotzen ere. Horrela heldu zen etxekoen lehenengo gola, erditik zuzendutako kontraeraso baten Urkiko jokalari bat nabari zegoen jokoz kanpo, Oierrek zerbait esan epailari eta honek jokoa moztuz txartel horia erakutsi zion. Bainan, jokoa gelditzen ari zen une berean Urkik gola egin zuen A ze nahaste borraste, area barrua seinalatu zuen behatzarekin: jokoz kanpo, falta area barruan, penalti, inorrek jakingo zuen. Etxekon batek gola izan zela esan eta gola eman zuen. 1 eta 2 eta borrokan jarraitu behar. Nahiz eta jokoa ez hain ona izan, gola aukera dexente sortu zuten urdiñek. Ezkerretik eraso garbia burutu zuen Iker Armendarizek, baloia erdiratu eta zetorkion moduan Josebak zutoinera bidali zuen jaurtiketa, handik zebilen Urkiko defentsari ankan eman eta gola. Tonika berdinean jarrai zuen partida, Ordizia jaun da jabe nahiz eta eibartarrak hobeto aritu. Erditik egindako kontraeraso baten Iker Iturriozek baloia defentsaren gainetik pasa Jon Galdeanori eta honek atezaina gaindituz laugarren kintzea lortu zuen. Bost minutu exkax falta ziren eta garaipena ordiziarren eskuan zegoen jadanik. Etxekoek bigarrena lortu zuen emaitza txukuntzeko. Datorren larunbatean Vasconia izango da aurrean, Altamiran jolastuko den partidan. Irabazi ez gero finalerako matematikoki sailkatuko dira Imanol eta Yassinenak, beraz sendo eutsi partidari eta horrela beharraine denbora izango dezue finala prestatu eta gozatzeko. Eutsi motilek!!!!!
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.