EMAITZA ONA AZKOAGAINEAN LORTUTAKOA
ALOÑA MENDI 2 – ORDIZIA 2 Igandeak 25, eguerdiko ordubatak, 30 bat gradu eguzkietan, meritu itzela bai ordiziarrenak bai txantxikuarenak futbol partida bat jokatzeko. Teorikoki ligaxka bukatzeko faltza zitzaien partidu gogorrena eta horrela gertatu zen. Erasokor abiatu ziren etxekoak, gol aukerarik sortu gabe, bainan Asier Galdeanoren areatik gertu hasi ziren gorridunek. Futbol zelaia txikia eta futbol zuzenarekin moldatzen ziren Aloñakoak. Pixkanaka gure erdilariak baloiaren jabetza lortu zuten, baita ere abisu pare bat eman Aitor Bergantiñosek area barruko nahaste borrraste baten ondoren lehenengo gola sartu zuen arte. Presioa eta indarra gorriz jantzita zeuden, jokoa urdinez jantzita, nahiz eta orain arte erakutsi duten maisutasuna lortu ez arren. Korner batean Aloñak banakoa sartu zuen, buruz lehenengo zutabean. Ez zuen asko iraun bertakoen alaitasuna, falta zuzen batean Iker Armendarizek bigarrena egin zuen, ondo jaurtitutako falta, gol bikaina benetan. Merezitako atsedena ailegatu zen eta 1-2 koarekin joan ziren aldageletara. Bigarren zatian indartsu atera ziren gorridunek, bere zelaia ondo ezagutzen dutela erakutsiz, baloiaren jabetza erdian lortu eta luze bidaltzen zuten aurrelarien abiadura aprobetxatuz. Gure defentsak gehiegietan uzten zuen baloiak bote ematen eta behin eta berriro baloia Iheraien inguruan zebilen, nahiz eta aukera garbiak ez sortu, urdiñen zalantzak behin eta berriro aprobetxatxen zituzten area inguruan ibiltzeko. Eta halako batean bigarren gola egin zuten. Nekea ageri zen eta gero eta presio haundigoa jasan izan behar zuten Imanolenak, denak etxekoen hirugarren gola helduko zuen beldar ginen. Zorionez partida amaitu eta pozik Ordiziara. Datorren larunbatean Bergarari irabazi ez gero, Aloña 7 puntura izanen da eta lehenengo postua ia, ia bermatuta geldituko da. Txalo berezi bat epaileak merezi izan zuen, epaile baino gehiago bigarren aita edo irakaslea ematen zuen, umeei ondo tratatuz eta kirol bat zer den erakutsiz. Animo Ordizia!!!!!!!!!!!
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.