DENBORALDIKO BIGARREN HAT TRIKA IKER ARMENDARIZENTZAKO
Aurreko larunbatean Arrasateraino urbildu ziren Imanol, Yassin eta bere mutikoak Kopako seigarren partida jokatzera, aurrean Leintz Futbol Eskola. Sailkapenean hirugarren doan taldearen aurka jokatu zuten urdiñek eta espero genuen bezala, hiru puntuak Ordiziaruntz etorri ziren. Oihuta gauden bezala, hasiera orekatua izan zen, arrasatearrak gorputz askoz sendogoak zituzten eta nahiz eta joko eskasa izan bere indarren poderíos oreka mantentzea lortzen zuten. Berehala etorri zen urdinen lehenengo aukera, Bingenek luze sartu baloia Aitorri eta honek atezaina aurreratuta zegoela ikusiz, goitik sartu zion baloia baina zoritxarrez goiko langan eman zuen baloiak. Handik gutxira Alexek falta bat jaurti eta atezainak barrura zihoan baloia urruntzera lortu zuen, bitartean, arrasatearrak nekez sartzen ziren urdinen zelaian, Eñautek lasai asko ikusi zuen partida bere postutik. Lehenengo zatia aurrera zihoan eta nahiz eta jokua oso disdiratsua ez izan erortzen hasi zien golak, batabesten atzetik. Eneko Etxeberriak egin zuen lehena atezainaren aldaratze bat jasoz, bigarrena oso antzekoa izan zen eta Iker Armendarizek egin zuen, eskuinarekin. Hirugarrena Ikerrek sartu zuen, baloia atezainaren gainetik bidaliz. Atsedenerako 0-3 markagailuan (ondo zainduta zuten Asier eta Miguel Morenok, etxekoek desagerturik bait zeuden eta), partida bideratuta dagoeneko eta noraino iloko zuten abantaila zalantzarekin igo ginen txistor mutur bat jatea jarraitzaileok. Histori eskas bigarren zatiak, laugarrena Iker Armendarizek egin zuen, ondo botatako falta baten ondoren eta taldearen bigarren “hat trick”a osatuz. Nor ote urrengoa? Bostgarrena kontraeraso azkar baten ondoren Jon Galdeanok egin zuen. Izan ziren aukera gehiago, Mikel Morenok izan zuen garbirena, baina bere jaurtiketak zutoina aurkitu zuen bere bidean. Korner batean ohorezko gola egin zuten etxekoek. 1 eta 5 eta pozik etxera. Lidergoa geroz eta sendogoa, bigarrena, Aloña Mendi bost puntura doa dagoeneko. Emaitzak emaitza, izan ziren larritasun momentuak, nahiz eta Iheraik lan handirik ez izan, urduritasuna eta zalantzak agertu ziren zenbait jokaldietan. Badago zer hobetu Imanolen motikoen jokoan. Zorionak mutilak eta horrela segitu, Maiatzak 20ª zuen zain dago. Datorren igandean atsedena izango degu, ondo aprobetxatu¸hurrengo partida erabakiorra izango da eta.
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.