LIDERGOA GEROZ ETA SENDOGOA URDIÑENTZAT
C.D. VASCONIA: 0 – ORDIZIA K.E.: 3 Ez ohiko orduan ospatu zen azkeneko partida, arratsaldeko ordu bietan Donostiako Puio auzoaren futbol zelaian. Sailkapenaren arabera hiru puntu besterik ezin ziren ekarri eta horrela gertatu zen, zenbat momentuetan partida itxia izan zen, baina urdiñak gai izan ziren hiru gol sartuta gero partida irabazteko. Denbora gutxi behar izan zuten partida goiti behera gobernatzeko, beti bezela Bingen eta Oier erdi zelaiaren nagusi egin ziren eta nahiz eta aukera garbiak ez sortu, jokua menpean izan zuten Imanolenak. Jon Galdeanok eginako bi goli esker aurretik ipini ziren urdiñak, Vasconia taldeak borroka latza planteatu zuen bainan ez zen nahiko izan gureak gainditzeko. Beti bezala, atezaina asperturik ikusten zuen partida bere atalaiaitik, hain aspertuta zegoen Eñaut ikutu zuen baloi bakarrean falta pitatu ziotela, antza denez behin ikutu baloia eta ezin askatu, ez zen ezer gertatu, zorionez. Bitartean, Eneko Etxeberriak txonkatilla bihurtu eta futbol zelaia utzi egin behar izan zuen. Bigarren zatia antzeko parezidoan bilakatu zen. Dena den, baloia errez mugitzeko gai zirenez pase luzeak non nahi agertzen ziren. Pixkanaka ari dira joko irekigoa azaltzen Imanol eta Yassinenak. Partida aurrera joan ahala gol aukerak sortzen zituzten urdiñek, eraso batean atzelari batek nahi gabe eskuz moztu erasoa eta penalti zela erabaki zuen epailak, Bingenek jaurti eta 0-3 markagailura igo zen. Hortik aurrera, partida erabakita zela ikusiz, baloia mogitu eta jokatzen saia ziren or, ordiziarrak. Amaitzeko, Ander Herrerosen bigarren partida izan zela azpimarratu nahi nuke, “neguko merkatuko” fitxajea denboraldi osoa daramala dirudi, ondo txertatu da taldean eta pixkanaka sendotu egingo du bere eta taldeko jokoa. Animo Ander!!!! Hurrengo jardunaldia ez ohiko egunean izango da, ostegunean, alegia. Arratsaldeko 6 t’erdietan ezagun degun Kostkasen aurka izango dugu gure motikoen jokoz gozatzeko aukera, garaipenak sendotu egingo gaitu lehenengo postuan!!!!!!!!!!! Aupa Ordizia!!!!!!!!!!!!
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.