GOL FESTA AGORROSINEN
22 de Febrero de 2012
Gol festa izugarria Imanol Rubioren mutilek eskeini zigutena aurreko larunbatean Bergaran, histori gabeko partida batean. Goiti behera nagusitu ziren gorriz jokatu zuten gazteak. Bata besten atzetik 8 gol egin zituen eta benetan dexente gehiago izan zitekeen.
Lehenengo zatian 1-4 emaitzarekin joan ziren aldageletera, Alex Iraola, Oier Mendizabal, Aitor Bergantiños eta Eneko Etxeberriak eginako goleei esker.
Bigarren zatian nabarmenago izan zen ordiziarren nagusitasuna eta beste 5 gol egin zituzten, Joseba Eskitxabelek 2, 1 anulatu egin zuen epailak, Iker Armendariz, Jon Galdeano eta Mikel Morenok izan ziren goleatzaileak.
Emaitza honekin taldearen lidergoa eskuratu dute Imanolenak eta egin ahalak egingo dute urdiñek hor goian jarraitzeko.
Datorren larunbatean, txurik hartzeko orduan, alegia, C.D. Vasconia izango dute aurrean, kolistak dira eta arazo haundi gabe hiru puntuak Ordiziaruntz etorri beharko lirateke. Dena den konfiantza gutxi, gogo eta joko asko eta gozatzera gaztek.
Gurasoak ere animatu, bokadilloa etxetik hartu eta ardo zatoa izango degu eguardia animatzeko!!!
Aupa Ordizia!!!!!!!!!!!!!!