MUCHO FRIO, DURO RIVAL Y MAGNIFICO RESULTADO QUE AFIANZA A NUESTROS CHAVALES EN LOS PUESTOS DE CABEZA DE LA CATEGORIA
Atzo goizean Kopako hirugarren jardunaldia izan genuen Altamirako anexoan. Gure mutilentzat bigarren partida, aurreko astekoa elurra zela medio bertan beheran gelditu zen. Aurrean Eibarko Urki, beraz aurkari latza printzipioz behintzat. Aurrera jarraitu baino lehen, zuzenketa bat egin behar, afizioak horrela eskatu didalako, Aloña Mendiren aurkako jolastutako partidan, penalty bat izan zen, ordiziarren alde, penalti hori ez zioten Iker Armendarizi egin, OIER MENDIZABALI baizik, bakoitzari berea eman behar zaio, ados nago Oier. Partidar bueltatuz, bazegoen errespeto pixka bat Urkirekiko, eta azkeneko partidak lez beraiek hasi ziren jokoa menperatzen, nahiz eta beste munduko gauzarik ez azaldu, ondo kokatzen ziren zelaian eta bere lana eman zuten hasierako minutuetan. Pixkanaka gure erdilariek jokoa kontrolatzen hasi ziren eta futbol zelai erdian mozten zuten Eibartarren erasoak, Asier Galdeanok ez zuen batere lanik izan, lasai asko ikusi zuen partida area ertzetik. Ordizia alderantziz askotan hurbildu zen ondo zainduta zegoen Urkiko atera, Mikel Morenok izan zuen aukera onena, bainan “Eibarpooleko” atezainak bere dohaiak behin eta berriro erakutsiz aukera honetan ere ondo gelditu zuen Mikelen jaurtiketa. Atsedenen ondoren aurrera begiratuz jarraitu zuten urdiñek, lehenengo zatian askotan atera zen kanpokoen atezaina ankarekin baloia aldaratzea, halako batean gola etor zitekela ikusten zen. Urdiñek ondo presionatzen zuten baloiaren irteera eta horietako baten, Oierrrek baloia lapurtu area ertzean eta slalon bikaina egin ondoren atezainaren aurrean azaldu zen eta oinaren punta sartuz sare barrura bidali zuen baloia. 1 eta 0 eta zaiena eginda zegoen, edo ez, ze andik aurrera izan ziren zalantzazko bost minutu, non gorridunek bildurra sartu ziguten gure gorputzean, bi kontraeraso azkar batzutan Iheraien atenzio gaitasuna probatu zuten, Iherai erabat konzentratuta primeran aldaratu zituen arrisku oso zeramaten bi jokaldiak. Joan etorriko jokoa berehala amaitu zen, Jon Linaresek bere arean inguruan baloia moztu zuen eta baloi luze bat bidali zuen bandatik, jon Galdeano 5. martxa sartuz atezainaren aurren prantatu zen eta maisuki bidali zuen baloia sare barrura, primerako gola izan zen, kontraeraso azkarra ezin hobeto bukatuta. Ondo bideratuta partida Egon arren izan zuten eibartarrek beste aukera on bat Iherai gainditzeko, bainan berriro partidan sartuta zegoela azalduz, Iheraiek ez zuen arazorik izan baloia aldaratzeko. Partida erdi erabakita egon arren, ez zegoen erabat bukatuta, bainan berehala azaldu zen beharreko aukera, Jon Galdeano area barruan sartu eta penalti garbia egin zioten, segurtasun osoz Bingenek baloia jaso eta 3 – 0 igo zuen markagailura, orain bai partida bukatuta zegoen. Bigarren partida eta hutsean jarraitzen du urdiñen atea, zaila da oso ordiziarrei gola egitea, erdi zelaian lan izugarri egiten dutelako batez ere. Bi kontu aipagarri, Alex Iraola hasi da baloia jokatuz ateratzen, berri ona hau, taldearen lana aberastuta irtengo delako. Bigarren kontua Ander Herrerosen debuta izan zela, Neguko merkatuan egindako fitxajea. Emaitza honen ondoren liderrak eta Bergarakin noiz jokauko den suspenditutako jardunaldia zain, hauek 6 eta bat galdu zuten Aloñaren aurka eta gogoz hartuko dute gure motikoen aurka jokatu beharreko partida. Animo mutilak, aukera ezin hobea lidergoa sendotzeko. Aupa Ordizia!!!!!!!!!!!!!!!!!!
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.