HASIERA EZIN HOBEA KOPA LEHIAKETAN
ORDIZIA 4 – ALOÑA MENDI 0 Lehenengo fasea hirugarrenak bukatuta gero, Kopa lehiaketa hasi zuen Infantil Txikik aurreko larunbatean, aurrean taldeko liderra: Aloña Mendi. Bazegoen errespeto apur bat oñatiarrekiko, lehenengo fasean “gol average”engatik ez ziren Txapeldun fasea jolasteko sailkatu eta Kopako lehenengo jardunaldian errez irabazi zuten partida. Eta hasiera txantxikuen aldekoa izan zen, gogor hasi ziren eta baloiaren jabetza lortu zuten nahiz eta kalidadezko jendea ez izan. Dena den urdiñei zerbait desberdin ikusten zitzaien, gehien bat bi toketan mogitzen zuten baloia eta horrela jolasten dutenean hiru puntuak zakura. Gorri dunek menperatzen zuten jokua eta bi korner segituak ateratzeko gai izan ziren, bigarren kornerraren ondoren urdiñak baloia lapurtu eta bi konduziotan, Aitor Bergantiños eta Iker Armendariz eginakoak, alegia, azken hau area ertzera heldu eta baloia gainetik kenduz, zutabe ondotik sare barrura igorri zuen baloia. 1 eta 0 eta han amaitu zen partida. Ordiziarrak jaun da jabe izatera etorri ziren, baloia alde batetik bestera aukera guztietan jokatuz, a ze gozada jaun andreok! Atezaina aspertuta, erdilariek mozten ez zituzten jokaldietan han agertzen ziren Alex eta Julen txantxikuen erasoak mozteko. Bi hauek azten ari dira, eta pixkanaka baloia jokatzen ateratzen dira, segi bide horretatik motikoak. Halako batean atetik nahiko urrutik zegoen falta bat atera eta Alexek bigarren gola lortu zuen, atezaina ausarta zen baino txiki xamarra eta Alexek ateratako baloi altu bati erantzuna emateko ez zen gai izan. 2 eta 0 eta partida erabat kontrolatuta zeukaten urdiñek. Beranduago, ezkerretik Iker Armendarizek,area barruan sartu, eta penalti bat probokatu zuen, Jon Galdeanok jaurti eta 3 eta 0 markagailura. Ez zegoen kolorerik, talde bakarra futbol zelaian, futbol jario horren ondorioz laugarrena etorri zen, eskubitik ezkerrera baloia eraman, Iker Armendariz area barruan sartu bakar bakarrik eta berak dakien bezala ezkerkada gorra bota eta partida erabat erabakita utzi zuen. Zalantzarik gabe aurtengo denboraldian ikusi degun partida sendoen eta bikainena ikusi genuen lehenengo zatian. Bigarrengoa ez zuen historirik izan, 4 eta 0 rekin urdiñak erlajatuta atera ziren, partida kontrolpean zegoen, txantxikuek zerbait hobetu zuten beraien jokoa bainan ez ziren gai izan Eñaut ondo zaintzen zuen atea zulatzeko, partida osoan bi jaurtiketa hiru zutainen artean eta biak Eñauten eskuetara joan ziren, inongo arriskurik gabe. Zorionak, Ordizi, ezin hobeto hasi dezue Kopa. Datorren larunbatean, elurrak onartzen badu, berriro ere liderraren aurka jokatzea tokatzen zaizue, Bergararen aurka alegia eta beraien etxean. Aurreko partidaren lehenengo zatian erakutsitako kemena eta talde jokoa ateratzen badezue garaipena ez da urrun ibiliko, animo eta pentsatu hiru puntuak lortu ez gero sailkapenean goi goiean egongo zaretela. AUPA ORDIZIA!!!!!!!!!!!!!!!!!
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.