LAZKAO NOIZ ETORRIKO ZAIN
Asko zegoen jokoan aurreko igandean Matigoxotegiko zelaian. Bezperan Lazkaoko taldea ez zen gai izan Euskalduna gainditzeko, bana adostu zuten markagailuan eta emaitza horrek aukera ezin hobea ematen zion Ordiziari bere partida irabaziz gero Lazkao eskura izateko, bi puntura alegia. Agian aurten jokatu duten partida osoena izan zen, joko ona, jarrera ona, golak eta garaipena Ordiziaruntz. Ondo hasi zuten, tiki taka batean, gure motikoek, baloia alde batetik bestera mogituz, defentsatik hasi eta gol aukerak sortuz. Bost bat minutu iraun zuen joko ederra, hurrengo hamar minutuetan Kostkasen joko motelean erori ziren eta zalantzak sortu ziren. Zorionez Dani Alvesen klon txuria Ordiziarekin ari zen, bandatik igo bandatik jeitsi, Iker Iturriozek kobertura ezin hobeak eginez, eta halako baten areatik urrutik Kostkasen aldaratzea jaso eta zetorkion modura baloiari emanez eskuadratik sartu zuen lehenengo gola Jon Linaresek. Aurretik jarri eta lasaitasuna hartzea bat izan ziren, handik aurrera Tiki taka itzuli zen eta dida batean, hiru pasetan Iker Armendarizek baloia jaso eskubitik, primerazko erdiraketa jarri eta han zegoen gure aurrelari erraldoia, Joseba, buruz baloia sare barrura bidaltzeko. Lehenengo zatia horrela bukatu zen, 2 eta huts Ordiziaren alde, armailetan berriz Barsaren emaitza nagusi. Bigarren zatian nagusitasun osoa azaldu zuten urdinak, dena den, agian, emozio pixka bat eman nahiean, zalantza baten ondorioz Kostkasek bere gola egin zuen, Olentzero dela eta ez dago gaizki opariren bat uztea, horrela Erregetan, Lazkaoren aurka, opari guztiak eginak egotea espero degu. Ikusleok inoiz ez bezala gozatu genuen jokoarekin, Asier Galdeano berriro leku ederratik ikusi zuen partida. Jaun da jabe gure erdilariak, areriorik gabe. Beste bi gol izan ziren, Bingenek egin zituen atezainaren laguntza estimagarriarekin, pasadizo besterik ez ziren izan, aukera pilo bat sortu zuten eta talde sendo direla azaldu zuten, jokoa, jokoa eta jokoa. Momentuz denboraldiko helburua, txapeldunen fasera sailkatzea, ordiziarren esku dago, Lazkoa bi puntura eta Altamiran beraien kontra lehiatu behar, irabaztea nahiko izango da eta igandean azaldutako jokoa eta kemena berriro agertzen bada, nekez alde egingo die garaipena. Gogoa badakigu ez dela faltako, Lazkaon jasotako emaitza mina egin zuen, eta min hori indarra bihurtu bada helburua lortzeko. Amaitzeko mutikoak gai inportante bat, autobusean egin genuen joan etorria, eta autobusa zuen etxea izango balitz bezala zaindu beharra dezue, onartezina da baten batek izan zuen portaera. Ea ez diguten gehiagotan atenzioa deitzen.
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.