PARTIDO DE MERO TRAMITE EN ALTAMIRA, VICTORIA HOLGADA, OBJETIVO CUMPLIDO
Espero zen bezala partida erraza gaurkoa Sanseren aurka. Joko eskasarekin 5-0 eta eskerrak. Partida itxusi izan arren emaitza benetan motza gelditu da. Aitor Berganitñosek penalti bat atezainaren eskuetara bota du, lehenengo zatia amaitzear zegoela. Bigarren zatian, Aitor berak, oso jokaldi polit batean langara bidali du baloia eta Anartzek, balioa eskuarekin kontrolatu duelako epailak bere gola balio gabe utzi duela ikusiz konformatu behar izan du. Hasieratik balioaren jabetza ordiziarrentzat izan da, joko guztia eskubira kargatuz, behin eta berriro donostiarren defentsarekin topo egiten zuten. Kontraeraso batean Joseba atezainaren aurrean gelditu da eta maisuki sartu du lehenengo gola. Hortik aurrera ordiziarren “monologoa” jarraitu egin du, horren islada bezala Eñaut Zeberio atezainak behinn ikutu baloia, bere defentsaren zesio baten ondorioz. Aspertu earra hartu dezu Eñaut!!!!!!!!!!! Lehenengo zatia osoa zelai laurden baten jokatu da, oso gutxitan jolastu dute ordiziarrek ezkerretik, halako batean Iker Iturriozek ondo ikusi du josebaren desmarkea eta behar zen tokian jarri du baloia, Josebak kontrolatu eta area barrutik gauzatu du bigarren gola. Gero penaltia etorri da eta 3 eta hutsezkoa igartzen zenean, kataplun, atezainak gelditu eta buru makur Aitor. Hi txikito, ez dek ezer gertatzen, penaltia botatzen ez duenak ezin du akatsik egin, ardura hartu beharra da eta hik hartu dek. Bigarren zatia, ohizko aldaketak egin ondoren beste martxa bat hartu du partidak, abiadura geixeago jarri diote ordiziarrek baloliari eta ez dute hainbeste kargatu jokoa eskumagatik. Kontraeraso azkar batean, bi pasetan Jon Galdeano atezainaren aurrean hirugarrena egin du. Animatu egin dira Imanolenak eta langara joandako Aitorren jaurtiketa etorri da geroxeago. Handik bi minutara, ezkerrean Iker Armendarizek baloia kontrolatu, paso ixtera atera zaizkion arerio guztiak ganditu eta lehenengo poste aurrean plantatu da eskubiz laugarren gola eginaz. Bostgarrena Aitor Bergantiñosek sartu du, atezain aurrean sortutako nahaste borrastean, beti bezala azti ibili da eta buruz egin du bostgarrena. Majina aukera izan arren abantaila haunditzeko horrela amaitu da partida. Anartzek izan du seigarren gola bere anketan, bainan aurretik baloia eskuz kontrolatu du eta ondoren egin duen gola balio gabe utzi du epailak. Ea Nola moldatzen den bihar Lazkao Kostkasen aurka, erraldoirik gabe joaten bada nahiko lan izango du partda irabazteko, sorte pixka bategaz adostuta egongo gaude bihar. Aupa Ordizia!!!!!!!!!!!!!!!11
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.