ORAIN DELA 40 URTE UMEEK ESATEN ZUTEN BEZALA, LAZKAOTARREK "PRIMADA"REKIN JOLASTU ZUTEN, ZUMOSOLEKO LEHENGUSUAK FITXATUZ
“Lazkao ikusi eta nazkau bainan jun da gustau” horrela bukatu zen aurreko kronika. Igandetik aurrera beste hau esan beharko degu: “Lazkao ikusi eta ezin gustau” ikusi genuena ikusi eta gero. Infantil “Txiki” mailan geundela uste nuen, bainan batzuk “txiki” eta “haundi” zer den ez dute behar den bezala bereizten. Euskitzek askotan dion bezala: “Jeseuuuuuus” a ze hirukotea jeitsi zuten goiko taldetik lazkaotarrek, antza denez onartutako zerrendan dituen 15 jokalariekin ez zuen Lazkaoko “misterrak” irabazteko aukera ikusten eta bere taldea sendotzea erabaki zuen eta baita lortu ere, urrutik gelditzen ziren urdinak bai altura eta zer esanik pisuan eta indarran lazkaotarrengan. Ondo hasi zuten partida gure mutilak, baloiaren jabetza lortu nahian eta aurre eginez “On Quijoteren erraldoiei". Azkeneko partidan bezala gehiegi pilatu arren erdi zelaian jokua menperatzea lortzen zuten. Bainan ez zuen alperrik lazkaotarrek hirukote hura ekarri, baloia erdi zelaian lapurtu ondoren area barruan sartu eta baloia zeharkatuz Asier Galdeanoren irteera gainditu zuen 20 zenbakiak, fitxaje galaktikoak. Ez ziren bost minutu pasatu eta aurrelari berdinak areaz kanpotik jaurti eta egin zuen bigarren gola. Ez ziren behera etorri Imanolen mutilek, horrela kontraeraso azkar batean Iker Armendariz atezainaren aurrean agertu zen, eta honek areaz kanpo rugby partida izan balitz bezala sekulako plakajea egin zion Ikerri. Lazkaotarren entrenatzaileak bela jarri zuen ordezko atezaina beroketak egiten, txartel gorria oso argia zelako, bainan epaileak, agian egunero zenbait lazkaotarrekin ikastola gela berdinean egoten delako ez zuen ez txartel gorri ez txartel horia atera. Badu zer ikasi matematikatik aparte epaile izan nahi badu. Ia hurrengo jokaldian kornerra Lazkaon alde, ondo ateratako baloia izan zen eta area txikian, atezaina ikutu ezinezko eremuan, berriro 20 zenbakiak, salto egin, Asier Galdeanorekin, oso ausarta bere irteeran, topo egin eta falta argia eginez gola sartu zuen. Bainan falta zela ordizarrok bakarrik ikusi genuen, epailak badirudi ez zuela ikusi, gol eman bait zuen eta. Hemendik aurrera gure mutikoek, alperrik zela borroka egitea ikusiz besoak jeitsi zituzten eta berehala etorri zen laugarrena, partida erabakita gelditu zen atsedenerako. Aldagelan barruan duten guztia atera behar zutela erabaki zuten, Imanolek horrela eskatu zielako, eta horrela izan zen, gorputz txikiak baina ispiritu erraldoia dutela erakutsi ziguten. Orain bai, jokoa ordiziarrena zen, gure erdilariek baloiaren jabe bihurtu ziren, Bingen eta Eneko erdian baloia lapurtu eta behin ezkerrera, gero eskubira zabalduz eta Lazkaotarrek bainan abiadura handiago azalduz, kasta eta joko ona badutela erakutsi zuten. Pixkanaka Lazkao atzean sartu eta etorri zen 4 eta 1ekoa. Iker Armendarizek egin zuen gola. Arerioari aurpegira begiratuz, nahiz eta dexente altugoak izan batzuk, burrukan segitu zuten Imanolenak, ikusi egin behar zen Aitor bat, edo Jon bat, edo amaieran Joseba 18.zenbakiaren ondoren, bata bestea gainean jarrita ere ez zioten sorbaldara ailegatuko. Lazkaokoak kontraeraso azkar pare batean aukera izan zuten abantaila aunditzeko, bainan Iheraik ere erakutsi nahi zituen bere doahiak eta maisuki zapuztu zituen aukerak. Minutu pare bat partida amaitzeko falta zirela, berriro Iker Armendariz bere bandatik sartu, baloia arean jarri eta atezanairen laguntzarekin bigarren zutoinean ipini zuen baloia, han azaldu zen Mikel Moreno Ordiziarekin bere lehenengo gol ofíziala sartuz. 4 eta 2 eta etxera, nekatuta bainan burua tente, benetako erraldoiak beraiek zirela agertuz. Aupa mutilak, Astotxo egunean emango diezue futbol zelaian, zuen jokoa eginez, merezi dutena. Ordiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiizia!!!!!!!!!!!!!! Euuuuuuuuuuupppp!!!!!!!!!!!!!!!!
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.