EURIPEAN LORTUTAKO GARAIPENA
Talde onenak bezala, gaizki jokatu eta irabazi. Eguraldi narratx batearen azpian partida hotza jolastu zuten gure motikoek, ia partida osoa Koskasen zelaian jolastu arren joku eskasa erakutsi ziguten Imanolen gazteak. Bi taldeak erdi zelaian zituen jokalari gehienak,toki gutxi, anka gehiegi zerbait txukuna asmatzeko, Eñaut Zeberio atezaina erabat aspertuta eta hoztuta Egon zen zegoen giroarekin eta partidak zeraman martxarekin. 22 minutu pasa ziren urdinek bere lehenengo jokaldia burutu ahal izateko, erdian baloia lapurtu alde batetik bestera mugitu eta Jon Galdeanok, gauzak ondo eginez, lehenengo gola sartu zuen. Andik aurrera eta lehenengo zatia bukatu arte ezer gutxi azpimarratzeko, Bingenek baloia lapurtu area barruan sartu eta baloia langan jo zuen, bi minutu beranduago, Bingenek ere baloia lapurtu eta areaz kanpotik egindako jaurtia postearen gertutik joan zen. Bigarren zatian, antzeko parezido, Iherai zelai barrutik partida ikusiz, lehenengo zatian bezala garatu zen partida, urdinak jabetu egin ziren partida zeta falta baten bidez Iker Armendarizek lortu zuen bigarren gola, bitartean Josebak langan jarri zuen burukada bat eta posteak beste jaurtiketa bat. Hasieran esandakoa, talde onenak ere badakite jaizki jokatuz partidak irabazi, hori geratu zen larunbatean, lasai eta aurrera begiratu. Hurrengo partida Lazkaon izango da, garrantzi handiko partida, bigarren postua izango da lehian. “Lazkao ikusi eta nazkao baino jun da gustau” esaten dute lazkaotarrek, ea egia den eta hiru puntuekin itzultzen garen datorren larunbatean.
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.