ZERBAIT GEHIAGO MEREZI ARREN, HIRU PUNTU GALDU ZUEN INFANTIL TXIKI TALDEAK
Etxeko lehenengo partida ezin garaipena lortu. Oso fuerte atera zen Urnietako taldea, motiko garaiak eta sendoak, indar gehiago eta segituan jarri ziren erasoan. Bigarren minuturako Eñaut Zeberiok geldiketa ederra egin zuen, Urnietarren bigarren aukeran etorri zen lehenengo gola. Pilak martxan jarri eta jolasten hasi ziren urdinak, eta horrela Oier Mendizabalek urrundik egindako jaurtiketa baten lo hartu zuen kanpotarren atezaina eta banako adostasuna ipini zuen markagailuan. Partida erabat orekatuta zegoen, urdinak zuten baloiaren jabetasuna bainan Urnietarrek kontra eraso azkarren bidez arriskua sortzen zuten, 10 zenbakiak, ezkerreko aldetik eramaten zuen arriskua eta gol aukerak. Ezkerretik izan behar ze eskubi aldetik jai zegoen, a ze partida defentsan egin zuena "rubiok", Urnietako zaleak harrituta zeuden berak emandako erakustaldiarekin. Eta halako batean, jokaldi arraro xamar batean, penalti zala ez zala, jokoz kanpo zala ez zala, 2 eta bateko markagailura igo zen. Bigarren zatiak lehenengo zatiaren itxura berdina hartu zuen, Ordiziarren baloi jabetasuna eta nohiz behinkako kontraerasoa Urnietarrak. Urnietako zentralen bi kalen ondorioz Jon Linares eta Jon Galdeanok aukera izan hobeak izan zituzten binako adostasuna markagailuan jartzeko. Bukaera polita partidak, ordiziarrek kanpotarren area inguratu eta indarra eta kemena azalduz, behin eta berriro erasotzen zuten gorritarren atea, bihotz handia azaldu zuten, inoiz ez bezala, badutela lehiarako grina azalduz, jokalariak zelaian eta ikusleak gradatan animo batean. Denak eman zuten maila altua, gogoan batez ere, joko aldetik akats dexente izan zirela, zelai erdian batez ere, aitortu beharra dago, baina gauza bat argi utzi zuten, zelai handira erabat moldatu direla. Datorren igandean berriro Ordizian, garaipena lortu eta bigarren tokia ziurtatu. Aupa mutilak!!!
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.