IRUDI ONA, JOKO BIKAINA ETA ZAZPIGARREN POSTUA ZAKURA
Joan zen urtean bezala Zarautzen antolatutako Jose Angel Iribar torneoan parte hartzeko asmo onarekin abiatu ziren alebinak. Ostiral santuan ospatu zen lehiaketa 16 talde parte hartu zutelarik, Oporrak direla medio, Joxean Zoiloren gidaripean 11 mutiko agertu ziren Zarautzen prest aritzeko, beraien artean Eñaut Zeberio eta Ander Zoilo. Aretxabaleta, Zarautz eta Urola izan ziren lehenengo faseko aurkariak. Lehenengo partida eta denbora ia agertuta zegoela Aitor Bergantiñosek falta bat jaso zuen area ertzean eta epailak penalti zela adierazi zuen, Aitorrek berak penalti bota eta bat eta hutsezkoa lortu zuen. Bigarren partida oso orekatua izan zen, Zarautzen aurka eta alboko sake baten ondoren kostakoek gola egitea lortu zuten gure mutikoei azkeneko partida adostu edo irabaztea behartuz. Urolaren aurka zen partida eta joko ona azalduz, Bingenek eta Iker Armendarizek egindako goli esker hurrengo fasereako klasifikatzea lortu zuten. Izugarrizko poza urdiñen eta bere zaleen artean, azpimarratzeko Ander Zoilok bere hamar urterkin egindako jokoa. Final laurdenetan arerio gogorra aurrean, Gernika taldea, ume sendo eta trebez eginako taldea, ekipo sendo aeta azkarra, nahiko argi zegoen garaile izango zirela. Ordiziak bere partida kaxkarrena egin arren aukera izan zuen besterik ez ba da susto bat emateko bizkaitarrei, aurretik jarri ziren gernikarrak eta defentsaren opari galanta bati esker 2-0 aurreratu ziren txuriek. Beraientzat sustoa minutu pare bat partida amaitzeko falta zirela heldu zen, ia zelai erditik Oier Mendizabalek baloia jaurti eta langan eman zuen, lastima nahiz eta joku txarra egin sorte pixka batekin partida adostuta amaitzeko aukera izan zutelako. Hurrengo partidan nagusi izan ziren urdinak, Eibarren aurka askoz gehiago izan arren eta gol aukera dexente lortu arren, eibartarrek 2-0 irabazi zuten. Emaitzak emaitza, jokoa eta gol aukerak ordiziarrek ipini zuten. Emaitza honen ondorioz zazpigarren posturako lehia gelditzen zen. Aurrean Arnedo taldea, mutiko sendoak, itxura honekoak eta partida bakar bat ere galdu ez arren zortzigarren postuarekin konforme gelditu behar izan zirenak. Seigarren partida zen eta nekea nabaria zen, nahiz eta 0-0 bukatu partida gol aukera garbiak ordiziarrek izan zuten, hiru alditan Iker Armendariz, Aitor Bergantiños eta Ander Zoilo atezainaren aurrean azaldu ziren eta hirutan atezainak baloia aldaratzea lortu zuen. Penaltitan gure mutikoek hobeto aritu ziren, Iker Armendariz, Bingen Erausikin eta Aitor Bergantiñosek gola egin zuen eta Iherai Martinek bigarren jaurtiketa aldaratzea lortu zuen, 3-2 emaitzarekin zazpigarren postua lortuz. Zorionak gaztek, ikusi dezue edozein taldearen aurka lehiatzeko gai zaudetela, ez begiratu emaitzari, jokoari eta gogoari baizik, oso irudi ona eman zenuten eta zuen zaleak ere pozik bueltatu ziren etxera. Eta ligarekin amaitu aurretik experientzi berri bat izango dezue, datorren urteari begiratuz futbol zelaiaren osoan jokatzeko aukera izango dezue, lagunarteko bi partidetan, bete hauspoak eta aurrera.
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.