PARTIDA BIKAINA ALTAMIRAN
Ba doa denboraldia aurrera eta horrela ailegatu zen Ilintxaren aurka jolastu beharreko partida. Gogoa zegoen lehenengo itzuliko partida kaxkarrari erantzuna emateko. Berehala nagusitu ziren urdiñak eta Eneko Etxeberriaren gidaripean hasieratik agindu zuten jokoan, Jon Galdeano sartutako golari esker eta ondoren falta bati esker Jon Linaresek egindako Solari esker, markagailuan gure mutikoek errez nagusitu ziren. Joko ona eta ondorioz lasaitasuna ikusleentzat. Legazpikoek gol bat sartu eta partida orekatzeko bidean jarri zuten. Zoritxarreko jokaldi baten Eneko Etxeberria txonkatilan golpea jaso eta Bingen sartu zen. Minutu pare bat zatia amaitzeko falta zela, Bingenek baloia lapurtu zuen zelaiaren erdian, eskubiko hegalera jokoa zabaldu eta Anartzek zertokion bezala baloia erdiratu eta Jon Galdeanok buruz ikusgarriko gola egin zuen. 3-1 eko emaitzarekin lehenengo zatia amaituta gero bigarrena lasai joan zen, Imanolen mutikoak jokoa kontrolatuz partida menperatuta zuten eta horrela jokaldi azkar batean Aitor Bergantiñosek area barruan jasotako bultzada baten ondoren penalti bat lortu zuen eta berak bota ondoren Ordiziak laugarren gola egin zuen. Azkeneko zatian sartuta, Asier Galdeanok egindako sake bati esker Iker Armendarizek izugarrizko erantzuna eman zion, baloiak bote eman eta jeitsi baino lehen zetorkon moduan jaurti eta bostgarren gola lortu zuen. Lasaia zijoan partida eta denbora gutxi falta zela partida amaitzeko Ilintxak bere bigarren gola lortu zuen. Denboraldiko garaipen eta partida lasaiena gertatu zen igandekoa, ondo merezitakoa une orotan gureak nagusitu zirelako. Eta maiatzak 22 arte ligaxka etenda gelditzen den ez gero, ondo entrenatu eta ondo pasa oporretan.
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.