Futbolen jolasteko goiz eder batean puntu polit bat lortu zuten alebinak. Erabateko partida fisikoa izan zen eta batere kokildu gabe aurre egin zioten Billabonari
04 de Abril de 2011
Ilusio betez abitu ziren gure motikoek igandean Billabona aldera. Alde batetik garaipena lortu ez gero sailkapenean salto emateko aukera zegoelako, bestaldetik ohiko belarreko zelai batean, behingoz, jolastu behar zutelako.
Zelai txikia denez neurri arraro xamarrak izan zituen alebinek, karratu era zuen zelai batean jolastu zuten, dexente ondo zainduta baina zer ikusirik ez Altamirako zelaiarekin. Belarrezko zelaia oztopo izan ez balitz, talde sendo bat aurrean, betiko futbola egiten duena, futbol zuzena alegia, beraz borrokorako partida izan behar derrigorrez eta horrela suertatu zen, borrokatsua eta erabat orekatua.
Hiru zatiak antzekoak gertatu ziren, zelai erdian borroka latza eta bi taldeko defentsak nagusi, joan etorri bateko partida eta gol aukera gutxi, ala ere aukera gehien eta garbinak, nahiz eta gutxi izan, Ordiziaren aldekoak izan ziren. Euria ari zenez zelaia azkarra zegoen eta zenbait urrutiko jaurtiketetan, bai Iherai eta bai Asier oso seguru Egon ziren, beraien aurrean bote emandako baloiak segurtasun osoz harrapatuz, atezainak bikainak ditugu benetan.
Ezin degu jokaldi bereziren bat aipatu, baina orokorrean kementsu Egon ziren denek, oina beldar gabe sartuz, buruz baloiak aldaratuz, ordiziarrak baina sendoagoak ziren billabonatarri beldur gabe eta lotsagabe aurre eginaz. Gustoa etorri ginen denok, datorren urtean pentsatuz ensegu txiki bat izan zen eta ondo atera zen, golak sartzeko duten gaitasuna ikusiz, defentsa gogortzeko baliabideak jartzen badute, badegu ekipoa infantiletan duin ibiltzeko.
Animo motikoak eta segi serio eta gogor entrenatzen, hamabost egun barru Ilintxa etorriko zaigu bisitan eta hiru puntuak lortu behar dituzue
Aupa urdinak!!!!!!!!!!!!!!!