ONDO LANDUTAKO GARAIPENA
Partida gogorra gaur Ordizian eta bukaeran ondo merezita hiru puntuak etxean gelditu dira. Eta partida gogorra zelaiaren barruan eta kanpoan, hasiera hasieratik epailak Martutenen aurka erabaki guztiak kanpoko zaleak protestatu dituzte, partida berotuz eta tensio nabarmena sortuz. Eskerrak Koldo Armendariz kokildu ez den, eta bere patsada guztiz bide honetik partida eramateko gai izan den. Koldo, oso ondo, akatsak akats tenple honekoa zarela azaldu dezu, Zorionak. Partida oso ondo hasi dute urdinek, defentsan sendo eta jokua menperatuz aukera onak sortu dituzte, Eneko Etxeberriaren gidaripean, jokua Ordiziak Martutenek faltak. Bainan kirol hau bitxia izaten da askotan, Martutene gehin ailegatu eta gola. Ez dute atzera egin ordiziarrek eta kontraeraso baten Oier Mendizabal banakoa ipini du markagailuan. Bigarren zatia oso astuna izan da, zelai erdiko borroka bortitza eta oreka nabarmen, ez dira bi taldeak golik egiteko gai izan, aukera gutxiko zatia eta joku zatarra. Hirugarren zatia borrokatua oso izan da, donostiarrek penalti baten bidez aurreratu dira baina, gaur ordiziarrek partida irabazteko gogoarekin irten dire, eta horrela Aitor Berganitiñosek donostiarren laguntzarekin bigarrena egin du, berriro adostasuna. Horrela jarraitu du partida, oso irekia bi ateetan aukerak sortuz, Jon Linaseren jaurtiketa batek postean eman du, ondoren zelai erdian Bingenek baloia lapurtu eta gero , Jon Galdeanori pasa dio eta honek metro batzuk baoliarekin egin da gero izugarrizko jaurtiketa egin eta hirugarrena lortu du. Izan dira oraindik aukera gehiago, Oier Mendizabalek jokaldi berdinean bitan bota du baloia langaren kontra eta Martutenekoek ere gai izan dira langara bidaltzeko azken erremataea. Garrantzi handiko garaipena, zorionak denori baina bereziki atzekoei, aspaldiko partez partida borobila osatu dute gaur, seriotasun osoz ibili dira, eta talde honek asko nabaritzen du atzeko sendotasuna. Orain bi asteko atsedena eta hurrengoan Billabonara, gaur bezela jolastu ez gero zihur nago hirugarren garaipena lortuko dezuela. Animo Ordizia eta aupa Koldo ondo egin dituzu gauzak eta.
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.