You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ORDIZIA ALEBIN: UROLATARREN MENDEKUA

Comparte

Goiza polita izango zela zirudien goizean goiz Altamiran Zumarragara igotzeko asmoarekin elkartu ginenean. Hodeiak non nahi baina baita ere ostarteak. Urola zen arerioa eta mendeku gogoarekin hartuko gintuztela susmo betez igo ginen Argixaora. Zelaira irten bezain pronto goiz gozoa erabat zakarra bihurtu zen, euria, haizea eta kristoren hotza jasan izan behar genuelako. Eguraldi zakar batez hasi zen partida eta meritu osoz ibili ziren bi taldeak atzea eta aurrea, hotza astindu nahian. Lehenengo zatian oso ondo ibili ziren urdinak, baloia ondo mugituz, erdian behin eta berriro baloiak berreskuratuz, oso jokaldi politak antolatu zituzten Bingen eta Iker Armendarizen arten, talde osoaren laguntzarekin. Defentsan ere oso ondo ibili ziren, Iñaki Arrese jaun da jabe agertuz. Hamar minutu pasa eta izkinako sake batean Iker Armendarizek burua jarri eta 0 eta 1 gure alde. Ondo jarraitu zuten, bainan Urolako Jokin jokalari trebea azaldu zen, ezkerretik abitu eta area ertzean arriskutsuko falta bat lortu zuen, falta ondoren adostu zuen partida Urolak. Banako emaitzarekin amaitu zen lehenengo zatia. Bigarren zatia beste erabatekoa izan zen, betiko arazoa agertu zen eta gaizki defendatutako hiru jokaldietan, hiru opari, hiru gol Urolarentzat. Partida maldaz gora jarri zen eta ez ziren gure mutikok arriskua sortzeko gai izan. Hirugarren zatia dexente orekatua izan zen, erdiko eremua ondo kontrolatuz burua tente mantentzeko gai izan ziren ordiziarrak. Urolakoek beste falta baten ondoren lortu zuten bostgarren gola, eskuadra beran kokatu zuen baloia Jokinek, atzo ordiziarren amets gaiztoa. Zati honetan izan zituzten aukerak emaitza pixka bat konpontzeko, bainan nahikoa zuten egiten zuen eguraldiarekin zutik mantentzearekin. Emaitzak emaitza, gauza ederrak ikusi ziren atzo, baita penagarriak, garrantzitsuena egoera guzti hauetatik ikastea da, eta ziur nago ikasten ari direla gure urdinak. Animo gazteak, karnabaletan gozatu eta hurrengo igandean Martuteneri irabaztea. Ongi izan.

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas