You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

ALEBINAK: OLENTZERO EZ DA BASORA ITZULI

Comparte

ORDIZIA ALEBIN: OLENTZEROK GURE ARTEAN JARRAITZEN DU Gure artean jarraitzen du eta gure mutikoei bere lanbidea erakusten ari da, bestela ulergaitza da hainbeste opari egitea. Legazpian 5 – 1 galdu ondoren ilusioz beterik ekin zioten aurre Lengokoari, ekimen horrek gutxi iraun zuen ordea, betiko arazoa berehala agertu zen: oso ahul defenditzen dute, indar gutxiarekin eta futbolean horrela jolastea partidaren erdia oparitzea da. Beldur gehiegi anka sartzeari, ondorioa baloi gehienak donostiarrak izaten zirela, eta hori gutxi balitz bestetan zihur eta sendo agertu zaigun atezaina zoritxarreko jokaldi baten baloia irentsi eta bere ate barruan sartu zuen. Lehenengo zatia benetan txarra osatu zuten Imanolen mutikoak eta 0 – 3 amaitu zen. Bigarren zatia beste erabatekoa izan zen, taldea zelaian ondo kokatuta, atzekaldean sendo eta Iker Armendarizek aspaldiko partez bere bandaren jabe bihurtuta oso jokaldi polit batean lehenengo gola sartu zuen. Orain jokua Ordiziak jartzen zuen, Bingen, Aitor Bergantiños eta Iker baloiaren nagusiak ziren, horrela ailegatu zen Bingenen zaurtiketa, zuzen zuzenean goiko langan eman eta kanpora, 2 -3 izan beharrekoa Lengokoaren kontraeraso batean 1-4 koa bihurtu zen. Beste kontraeraso batean 1 eta bostekoa jarri zuten markagailuan donostiarrek. Nahiz eta markagailuan diferentzie nabarmena izan ez zuten etsi urdinek eta ondo jokatuz bigarren gola sartu zuten, kontraeraso azkar batean gezi bat bezala sartu zen Oier Mendizabal area barruan eta atezaina gaindituz oso gol ederra egin zuen. Animatu ziren mutikoak, eta beste behin Aitorrek baloia bizkarrez eta area barruan jaso zuen, buelta hartu hiru defentsa gainditu lekua ez zegoen tokitik sartuz benetako gol bikaina sartu zuen. Gutxi iraun zuen poza, handik minutu pare batera gure atezainaren opari bati esker seigarrena jaso zuten, partida berdintzeko aukerarik ez eta zazpigarrena ere erori zen. Lengokoak talde sendoa iruditu zitzaigun eta merezimendu osoz lortu zuen garaipena. Ordiziak askotan bezala erasoan badakitela azalduz aurre egin zion Lengokoari partida zenbait unetan, eta beti bezala ere defentsan pattal dabiltzela erakutsi zuten. Datorren igandean Zumarragan bigarren itzulia hasiko da, Urolakoek gogoa izando dute lehenengo partidaren emaitzari buelta emateko, beraz mutikok defenditzeko era hobetzen badezue partida irabazteko aukera izango dezue, golak sartzeko behar adina trebetasuna badezute eta. Animo txikitok.

Sin Comentarios

Inicia sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas